2023/12/21

2023-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

 

Badira 6 urte Azpeitian Santo Tomas egunean hurreratzen garena.

Negua izanda eta gabonen bezpera izanda, badu egun honek bere xarma.
Aurten bagenuen euriaren mehatxua goizean goizetik baina ederki eutsi dio. Bai alajaina.

Etxe-zuri paretik hasi eta kalean gora egin ahala, jendea lagun izan dugu eta kantu saio ederrak egin ditugu.

Beste behin ere etxean bezala sentitu gara eta horrelakoek merezi dutela berresten digu.

Hurrengo batean ere ea elkar ikusten garen.

Aurreko urteetako berriak: 20222019 20182017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/12/04

2023-12-03 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak


Abenduaren 3, euskararen eguna, baina Ormaiztegira hurbiltzeko aitzakia beste bat izan da.

Ander Deunaren jaien azken ekintzara gonbidatu gaituzte aurtengoan.
Koru ederra genuen zain hasterako, eta hasi orduko eztarriak sendo.
Beste behin ere ondo babestuak sentitu gara eta ederki bukatu dugu astea. Alajaina!
Hurrengo bat arte Ormaiztegi!

Aurreko urteetako berriak: 20232022-22022-1 20192018-22018-,  2017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2023-12-02 Irunen kantujira

 

Euskararen egunaren usainean bisitatu izan dugu Irungo herria aspaldian.
Zapatu-larunbat eguerdiko plana izaten da eta aspaldian euritsua gainera.
Izan genuen eguraldiarekin emanaldi gutxi atera izan ditugu aurrera. Aurtengoan ateri uneak aprobetxatu genituen batetik bestera joateko, baina gainontzean, ahal zen moduan babestuta kantatzen ibiltzea tokatu zitzaigun.
Askoren irribarra ikusteak poztu gintuen. Zergatik?
Kantatu eta euskaraz ondo pasatzea mundiala delako.
Hurrengo batean gehiago! Eta ateri!

Aurreko urteetako berriak: 202220202018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/11/28

2023-11-26 Durangon kantari

 

Aurten ere Durango bisitatzeko aukera izan dugu.
Festetako giro zurrunbilotsua beharrean, udazkeneko igande arratsalde batean izan gara bisitan. 
Durango Kantari ekimenean parte hartu dugu eta halaxe izan da.
Hasieratik izan dugu koadrilla ederra inguruan eta Durango kantari ibili da. 
Giro frexkoa baina kantuan giro goxoa sortu da.
Plan polita izan da eta asteari bukaera ezinhobea eman diogu.
Segi horrela urte osoan zehar, kantari eta euskaraz!


Aurreko urtetako berriak: 20222019,  201120102009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 

2023/10/31

2023-10-29 Leioan kantujira

Joan zen igandean Leioan izan ginen. 497. urteurrena aitzakiatzat harturik, herriko hainbat txoko girotzeko ardura izan genuen musika talde desberdinek.

Gu Erromorekin mugan ibili ginen, batera eta bestera.

Ederki ibili ginen. Giro goxoa tenperatura aldetik, baita izan genuen harreragatik.

Igande eguerdi baterako ez da ez plan txarra izan!!!!!

3 urte barru ea bertan egoten garen!

Aurreko urteetako berriak: 2022-1, 2022 2021201920142012/22012/12009

2019ko Udondoko jaiak

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/10/22

2023-10-21 Elgoibarren Haritz dantza taldearekin dantza-kantujira

 

Haritz dantza taldeak 50 urte egin dituela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urtean zehar.

Horietako bat urriaren 21eko dantza saioa eta bazkalondoreneko dantza-kantujira izan da.

Elgoibarren lagun zaharrak baditugu, eta bertarako gonbita jaso genuenean ilusio berezia egin zigun. 14 urte baziren Elgoibarren jotzen ez genuela...

Eguna halaxe joan zen. Elkartean bazkalondoko kantu saio goxoa egin genuen, eta giroa berotuta zegoela somatu genuen.

Gero kalera. Herriko jende gehiagorekin elkartu eta kalejira mundiala egin genuen. 

Horrelakoak bizitzea ederra da. Guretzako giro jatorrean egotea ohore bat da eta halaxe pasa genuen zapatu arratsaldea.

50 urte barru hor egongo gara! 

Aurreko urtetako berriak: 2009,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/10/01

2023-09-30 Ormaiztegin San Migel jaiak

 

Ormaiztegi gure bigarren etxea dela esateko ez zaigu asko falta.

Urteak dira San Migel egunaren bueltan egiten den afarian parte hartzeko aukera duguna. Ikus dezakezuen bezela, 2011tik bai behinik behin.

Begi ondo hartu izan gaituzte eta giro paregabea izaten da.

Aurtengoan futbol derbiarekin genuen lehia, eta errealak eta kantuak irabazi zuten. 

Esandakoa, giro paregabea eta gutxitan ez bezela, manga motxetan egindako kantu saioa.

Ondo bukatuko zenutelakoan, 

Bejondeizuela!

Aurreko urteetako berriak: 2022-22022-1 20192018-22018-,  2017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/09/17

2023-09-18 Urretxun euskal jaia

 

Gure etxeko euskal jaian izan gara beste urte batez. Eguraldi beroa eta festarako aitzakiarik ez.
Urtez urte euskal jai eguerdiko giroa hobetzen ari denaren sentsazioa dugu.
Kolore eta adin askotako lagunak inguruan euskal jaiari hatsa emanez. 
Gozatua hartu dugu.
Hurrengoan gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 202220192018201720162015,  201420132012201120092008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/09/15

2023-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Urte batzuk badira Mutrikuko Galbaixo egunean egoteko suertea duguna.

Beti gozatu izan dugu Mutrikun eta aurten ere halaxe izan da.

Tenperatura bikaina eta aitzakirik gabeko gau giroa.

Goiko plazan zein behekoan harrera beroa eta ederki gozatuta itzuli ginen etxera. 

Hurrengoan gehiago!


Aurreko urteetako berriak: 20222019201820172016,  2015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/09/10

2023-09-10 Ermuan Folkez blai

 

Eguerdi beroa aurtengoa ere bai Folkez blai jaialdiaren igande partean. 
Iaz izan ginen lehen aldiz eta aurten ere bertan egoteko zortea izan dugu.
Itzaletik ibili gara eta koadrila ederra izan dugu lagun.
Eguerdi partean giro goxoa izan dugu eta han ibili gara kantuan kalean behera eta kalean gora.
Hurrengo batean berriro itzultzeko gogoz...

Aurreko urteetako berriak: 2022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2023/08/18

2023-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

 

Ondarroako bisita urtean zain egoten garen horietakoa da. 12. aldiz joan gara Bizkaiko txoko eder honetara.

Hitzak soberan daudela esatea ez da doakoa. Giro ikaragarria eta kantatzen duen herria dela garbi geratzen den egun horietako bat.

Eguraldia portatu zen eta kantuzaleak ere bai.

Ederki pasa genuen!

Luxu bat da hainbatetan bertan egoteko aukera izana. Segi horrela lagunok!

Aurreko urteetako berriak:

202220192018201720162015201420132012201120102009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2023/08/17

2023-08-16 Azkoitian andramaixetan kantujira

 Azkoitira gerturatu garen bigarren aldia izan da aurtengo abuztuaren 16koa.

Maxixatzenekoak gonbidatua lehena eta jaietako hau bigarrena.

Harrera bikaina izan dugu Azkoitira joan garenean.

Andramaixetako bisitan kolore eta adin tarte guztietako jendea izan dugu lagun. Goxo aritzeko aukera izan dugu eta jai giro haundienean ere bai.

Oso gustura aritu gara eta Azkoitia kantuzalea eta euskarazalea ikusi. 

Ondo bukatu jaiak eta hurrengo bat arte!

Aurreko urteetako emanaldiak: 2022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2023/08/06

2023-08-05 Getarian Salbatore jaiak

 Aspaldiko lagunak bisitatzea tokatu zaigu aurten ere Getaria aldean.

Eguerdiko marmitakoaren deiari ezetz esatea ezinezkoa zaigu, hortik hasi, ondorengo kantu jarduna eta kalebuelta... Ba al dago plan hoberik?
Eguraldia eta ondo pasatzeko gogoa izaten da kontrolatu ezin ditugunak. Eguraldia lagun izan genuen iluntze partera arte. Euriaren aurrean zer egingo? Elizako tunelean sartu eta han luze egon ginen kantuan. Eta lagun koadrila bikaina ere bai.
Kale estu hauetan pasa izan ditugun momentuak ederrak izan dira eta beti egongo gara Getarira itzultzeko gogoz.
Festak hasi besterik ez dira egin. Beraz, ondo bukatu gogoz hasitakoa!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2023-12022-22022-1,  201920182016201520142014ko euskal jaia2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/07/31

2023-07-31 Loiolako jaietan kantujira

Aurten ere Loiolan izan gara San Inazio egunaren bueltan.
Egutegian eguna gorriz azaltzen da eta halaxe gordetzen dugu guk ere.
Loiolara gerturatu ginen lehen egunetik goxo tratatu izan gaituzte, eta halaxe hartu gaituzte gaurkoan ere.
Giro paregabea eta kanturatuko koadrilla bikaina. 
Beste behin ere etxera gustura itzuli gara eta hurrengo batean itzultzeko gogoz.
Ondo bukatu jaiak eta segi auzoa bizitzen, biziberritzen eta euskalduntzen.

Aurreko urteetako berriak: 2022 2019201820172016 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo ba:


2023/07/30

2023-07-27 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

 

Joan den ostegunean Maizpidek gonbidatuta Lazkaon izan ginen kale buelta bat egiten.

Kantua eta euskarak batzen gaitu eta uste dugu ondo pasatzeko era eta aitzakia bikaina dela.

Kalean ibili ginen batera eta bestera. Koadrila haunditzen joan zen eta bukaera polita izan genuen. 

Ondoren Maizpide bertan afaldu eta afal ondoren goxoa pasa genuen. Etxera gustura itzuli ginen, jendeak euskaraz ikasi eta ondo pasatzeko gogoa duela ikusiz.

Hurrengo batean ikusiko gara hor nonbait!

Aurreko urteetako berriak:

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/07/17

2023-07-13 Antzuolako jaiak

 

Antzuolako hontza lagun egin genuenetik bertan gara urteak joan eta urteak etorri.

Aurten ere Antzuolan jotzeko aukera izan dugu eta ederki pasa genuen. 

Eguraldia lagun izan genuen eta koadrila kopuru ederra ere bai.

Giro bikaina eta gustu bat da Antzuolara joatea.

Segi beti bezain jator eta ikusiko gara non edo non.

Ondo bukatu jaixak!

Eguneko berri bat: Goiena

Aurreko urteetako berriak:  2022201920182017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2023-07-09 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

 

Urte batzuetako etenaren ondoren Geltokietako jaietara itzuli gara 2023an.

Auzoak badu bere izaera eta aurtengo jaietan halaxe ibili da jendea, barra-barra eta umore ezin hobean.

Asto karrreraren ordezkoa izatea tokatu zaigu aurten ere eta halaxe ibili ginen auzoan gora eta behera. 

Pena galanta eguraldia ez baikenuen lagun izan.

Zaparrada haundirik ez, baina etenik ez.

Koadrilla handia izan genuen lagun eta eskerrak ematea besterik ez zaigu tokatzen.

Hurrengo batean gehiago lagunok!

Aurreko urteetako berriak:  2019 2018201720162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2023/05/14

2023-05-14 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira



Beste behin ere Eitza auzoa bisitatzeko eskatu digute.
Zeruari begira ibili gara egun osoan eta arratsaldean halako lehio bat ireki da eta zorionez ateri izan dugu saioan zehar.
Lagun zahar asko izan ditugu ondoan eta ederki ibili gara auzoan gora eta behera.
Jaiak bukatu dira eta datorren urtekoetarako gogoa piztu zaio bat baina gehiagori.
Etorriko dira eta bitartean segi horrela lanean auzoari bizia emanez!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 202220192009

 Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

 Eguneko bideo bat:



2023/05/06

2023-05-06 Getarian antxua eguna

 

Getariara lehen bisita egin genuela pasa dira urte batzuk. 

Beti tratatu izan gaituzte oso ondo. Jator. Plazerra izaten da bertara joatea eta aurten ere halaxe izan da.

Uda zirudien eguraldia topatu genuen eta kalean ibiltzeko aitzakiarik gabeko giroa izan genuen.

Lagun ugari izan genuen inguruan eta gozatu ederra hartu genuen.

Bukaeran antxoa platerkada gorde ziguten. Zer gehiago nahi dugu?

Igandean arrantzale eguna dute. Ondo pasa lagunok!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022-22022-1,  201920182016201520142014ko euskal jaia2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2023/05/03

2023-05-02 Legazpin Santikutzetan kantujira

 

2023an ere Legazpin izan gara kantujiran. Urteak badira lehen aldiz joan ginenetik eta beti, harrera beroa jaso izan dugula esan beharra daukagu.
Aurten ere hala izan da. Danborradaren aurretik saioa egin behar izan dugu eta jendea motorrak berotzen ari zela nabarmena zen
Eguraldiak aitzakiarik ez zuen, eguzki ederra eta kalean ibiltzeko giro paregabea.
Adin eta kolore guztitako jendea izan dugu aldamenean eta ederki pasa dugu oraingoan ere.
Hurrengo batean gehiago lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 202220192015201420132012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2023/05/01

2023-04-29 Astigarragan kantujira

 

2022an izan ginen lehen aldiz Astigarragan kantujiran, eta aurten errepikatzeko zoria izan dugu. Joan den apirilaren 29an alegia.

Ergobian elkartu ginenean euriaren mehatxu haundia genuen. Ondo kantatuko zuten astigartarrek, ez baitzuen gehiago egin.

Kalera joan eta geldialdiz geldialdi ahots gozo askoren laguntza izan genuen.

Ederra egurdi partean izan genuen giroa eta baita bazkalondoren izan genuena.

Errepikatzeko modukoa.

Eskerrik asko Aiztondo abesbatzako lagunei halako ondo zaintzen gaituztelako. Segi horrela!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat

2023/04/26

2023-04-23 Sondikan euskal ezkontza

 

Joan den igandean Sondikan izan ginen.

40 urte dira Bilbotik banandu zirela eta hori dela medio, euskal ezkontza bat egiteko aitzakia bikaina aurkitu zuten.

Eguraldi petrala topatu genuen iritsi orduko. Baina bazkalondoreneko giroa bero-bero ekarri zuen talde polita inguratu zitzaigun.

2 ordutan goxo-goxo ibili ginen eta dantza eta kantarako giro paregabea aurkitu genuen.

Igandeak astelehena izaten du atzetik eta lastima gehiago luzatu ezin izana.

Hurrengo batean berriz!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20192018,  2017

Eguneko argakiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2023-04-22 Las Karrerasen euskal ezkontza

Urteak dira Abanto-Zierbenan euskal astea egiten dela. Esan daiteke euskal ezkontza dela asteko ekimen borobilena.
Duela 4 urte egon ginenean harriturik itzuli ginen bertan bizi izan genuen giroaz.
Ordutik, pandemia eta gauza asko bizi izan ditugu tartean.

Gure eten baten ondoren lehen emanaldia izan da eta pilak kargatzera joan ginen Abanto-Zierbenara.

Ederki pasatu genuen eta bertan euskaraz egiteko apustua egiten dutenei gure animorik haundiena.

Bejondeizuela!

Aurreko urteetako berriak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen






2023/01/15

2023-01-14 Donostiako Antiguako jaietan kantujira

 

Gure taldeak aurten lehen aldiz bisitatu du Antigua. Lotura estua dugu gutako askok auzo honekin eta bagenuen gogoa bertaratu eta kantuan ibiltzeko.

Eguraldi paregabea topatu genuen urte sasoi honetarako eta halaxe izan zen. Aitzakiarik gabeko arratsalde pasa egin genuen Bentaberri plazatik erdiguneraino.

Hasieratik izan genuen jendea inguruan eta talde fidela izan genuen bukatu arte.

Futbol derbya ia-ia ahaztu egin genuen eta gozatu ederra hartu genuen.

Plazer bat lagunok!

Segi horrela urte askoan!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/01/14

2023-01-13 Berrizen San Antonio jaiak

 

Ohiko plaza da Berrizkoa guretzat. Plaza kuttuna era berean.

2010 hartatik makina bat aldiz joan gara Durangaldeko herri horretara.

Dantzaren sehasketako bat izango da bai, baina kantuan ere ez dira atzera geratzen.

Beti erantzun izan du bertako jendeak gure inguruan eta arratsalde eder pasata itzuli gara etxera. Jaiak hasi besterik ez dira egin, beraz, ondo-ondo pasa eta gozatu geratzen denaz.

Hurrengo batean elkarrekin egongo gara, seguru!

Aurrreko urteetako berriak: 202020192018201420132010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: