2022/04/04

2022-04-03 Astigarragan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 04:04 e(t)an

Astigarragan behin ere izan gabe ginen talde bezala jotzen. Aurtengo udaberrian izan da gure lehen aldia.

Ez dugu puxkatean ahaztuko. Ergobian genuen hitzordua 12:00etan eta fin-fin azaldu zen talde polit bat.

Hasi orduko ahotsak berotuta zituzten eta 2 ordu t´erdiz ez ginen geratu ere egin.

Errepertorioari astindu bat eman genion eta irrifar batekin bukatu genuen aspaldian horrelako gutxi bizitzeko aukera izan baitugu.

Eguna borobiltzeko bazkaltzera sagardotegi batera joan ginen, etxera are eta gusturago itzultzeko.

Eskerrik asko bereziki Aiztondo abesbatzari gurekin kontatu eta babes hori eman izanagatik. Segi horrela kantuan! Segi euskaraz kantuan!



 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat:

 

Ez dago erantzunik "2022-04-03 Astigarragan kantujira"