2024/04/21

2024-04-21 Astigarragan kantujira

 

Hirugarren urtez Aiztondo abesbatzakoek gonbidatuta goiz pasa ederra egin dugu Astigarragan. 
Eguraldia eta kaleko giroa goxo-goxo zegoen. Ahotsak esnatuta, kantuan ibili gara Ergobitik hasi eta Astigarragako kaleraino.
Koadrilla jatorra lagun ederki pasa dugu. Aitzakiarik gabeko egun horietako bat. Hurrengo bat badago, beratn izango gara aitzakiarik gabe.
Segi horrela lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 20232022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/04/13

2024-04-12 Ordizian alde zaharra dantzan kantujira

 

Ordizian apirilaren 12 honetan gauza asko zeuden, baina emaneurre taldeak antolatutakoa gainditzea kostatuko zitzaien besteei. 
Ostirala, tenperatura epelak, ordu aldaketarekin eguna luzatuta... Hasi eta buka giro paregabean pasa genuen Goierriko txoko eder honetan.
Emaneurre garagardoa dastatu (bikaina egia esan), eta kantuan hasi ginen. 
Bukatzeko presarik ez zegoen eta gure ekipoak kitto esan arte ibili ginen batera eta bestera.
Asteburua hasteko plan hoberik ez da guretzat eta inguruak honela ikusteak ematen duen pozarekin etxera gustura itzuli ginen.
Hurrengo bat egongo balitz, gu prost! Gu prest!

Aurreko urteetako berriak: 2021 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



GoiTB-ko berria eta bideo bat: