2026/08/19

2026-08-18 Zugarramurdin zikiro jatea

 

2026ko honetan izan gara lehen aldiz Zugarramurdiko bestetan antolatzen duten zikiro jatean.
Herriak, kobazuloak, denak du bere xarma.
Antolakuntza bikain bat ikusi genuen eta guk dakigun hori egiten saiatu ginen. Ondo pasatu.
Giro ederra eta esperientzia ahaztezina!
Segi horrela luzaroan lagunok!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2026/08/17

2026-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

 

Urteak pasa eta Ondarroako giroa deskribatzeko ez dugu hitz egokirik aurkitzen.
Beste behin ere partehartze ederra eta plazer haundi bat arrantzale egunean parte hartu izanaz.

Kantatu, dantzatu eta guztia euskaraz ondo pasatzea zein ederra den ikusteaz ez gara aspertzen.

Aurreko urteetako berriak: 20252024, 2023, 2022, 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2026/08/10

2026-08-09 Getarian Salbatore jaiak

 Urteak pasata ere ez gara aspertzen Getaria bisitatzen. Beti harrera bikaina eta giro paregabea!

Eguraldia lagun izan genuen eta bazter desberdinetako lagun ugari ere izan genituen bisitan.

Luxu bat eta plazer bat honela ibiltzea. Milaesker bazkaltzen, afaltzen eta jan eta edaten eman zeniguten guztioi. Datorren urtean berriz itzultzeko gogoa piztu zaigu. 

Bitartean, segi euskara hauspotzen, kantatzen eta dantzatzen!

Aurreko urteetako berriak: 20252024 2023-2 2023-1, 2022-2, 2022-1,  2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2026/08/02

2026-08-02 Loiolako jaietan kantujira

 



Loiolara lehen aldiz gerturatu ginenetik pasa dira 10urte. 

Badira batzuk. 

Beti harrera goxoa izan dugu eta kanturako dagoen gogoa eta giroa goraipatzekoa da. Auzo bizia gauza ederra da eta xarma horri eusteko dagoen gogoa gustatzen zaigu.

Segi horrela lagunok eta pasa ondo jaietan eta euskaraz!


Aurreko urteetako berriak: 20242023, 2022 2019, 2018, 2017, 2016 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: