2022/08/06

2022-08-05 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

 

Badira emanaldi batzuk masiboak izan gabe, intimo goxo eta emotiboak izaten direnak.

Aurten, Maizpideko lagun talde batekin kantujira bat egiteko aukera izan dugu, Lazkaotarrekin nahastuta noski!

Bakoitza etxe eta auskalo zein herrialdetakoa, baina guztiak euskararen maitale eta gure hizkuntza hauspotzeko gogo ikaragarriarekin. 

Opor usaina zuen kantujira egin genuen eta oso gustura ibili ginen.

Segi horrela lagunok eta segi horrela Maizpide. Luxu bat atzo zuekin egon izana.

Aurreko urteetako berriak: 2022, 2019, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/08/02

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

Abuztuak 8: Getaria
Abuztuak 15: Gabiria
Abuztuak 17: Ondarroa
Irailak 9: Leioako Udondo auzoan
Irailak 11: Ermua
Irailak 14: Mutriku
Irailak 18: Urretxu
Irailak 24: Ormaiztegi
Urriak 15: Durango


NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: Iñaki Aranguren


Elkarrizketa:

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:

2022/08/01

2022-07-31 Loiolan San Inazio jaiak

 

Pandemiak ez gaitu lagun zaharrez ahaztu arazi. Urteak badira Loiola lehen aldiz bisitatu genuela eta beti da plazer bat bertaratzea.
Auzo giro aparta eta bizi-bizia. Kanturako gogoa eta euskaraz ondo pasatzeko desira.
Segi horrela urte askoan eta ea berriro elkart ikusteko parada dugu, 3 urte itxaron gabe!

Aurreko urteetako berriak: 2019201820172016  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: