2026/06/20

2026-06-19 Urrestillan San Joanak

 

Urruti gelditzen da Pakorekin egin lehen kantujira inprobisatua. Baita taldearen altabozarekin Urrestillara joan ginen lehen aldi hura.

Beti da plazerra bertaratzea eta lagun zaharrekin berriketaldi bat izatea.

Aurtengoan gauza asko pasa ziren, arratsaldean, afal aurretik, afalondoren. Ez dago aspertzerik ez!!!!

Datorren urtean berriz!

Aurreko urteetako berriak: 2025, 2024, 2022 2019, 2018, 2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen   Eskerrik asko Ramon Arizagari argazki batzuk bereak baitira!

Eguneko bideo bat: 


Espontaneo baten bertso eskainia ere izan genuen. Eskerrik asko Mikel!


Bideoa Txikik grabatua. Eskerik asko Txiki!!!!!

2026/06/15

2026-06-14 Irungo jaietan kantujira

 

Irunera joatea beti da gozagarri. 
Kantuzaleak badaude eta oso fidelak gainera.
Oraingo honetan ere halaxe izan zen. Zabaltza plazan hastear geundela, bero eta jende gutxi bilduko ginela zirudien. Baina jotzen hasi orduko, han azaldu zen talde eder bat.
Gogoz kantatu eta parte hartu zuen jendea izan genuen ibilbide guztian zehar eta erritmo honetan segitzen badute, ez dakigu San Martzial egunean ze indar izango duten.
Gozatua hartu eta etxera itzuli ginen kostata

Aurten Irun beste 2 aldiz bisitatuko dugu eta han espero ditugu kantuzale hauek guztiak eta gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2025 2024, 2023, 2022, 2020, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: