2018/12/24

2018-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira

Bigarren urtez Olentzeroren etorreran egon gara.
Toki pribilegiatuan egon gara, Arriagaren pare-parean eta jende andana gure inguruan.
Goxo-goxo ibili gara kantuan eta jendeak ederki erantzun du.
Guk ere jaso dugu olentzeroren aurtengo oparia.
Aurtengoak bukatu ditugu. Datorren urteari aurtengoa bezain polita izan dadila opa diogu.

Eskerrik asko gurekin Euskal Herriko plazetan lagun izan gaituzuen guztiori!

Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat



2018/12/23

2018-12-22 Tolosan gabonetako azoka berezian kantuan


Tolosan beti egoten da giro berezia, eta gabon aurreko azokan ba... zer esan...

Azoka egun bat ez da egunik egokiena kanturako. Jendeak zeregin ugari ditu buruan, baina beti topatu daiteke tarte bat gozamenerako. Guretzako kantua eta euskara gozamena dira eta halaxe ibili gara azokako gunez-gune gure giroa sortu nahiean.

Txandaka-txandaka jende ugari izan dugu inguruan eta hasieratik bukaeraraino gozatua hartu dugu.

Hurrengo batean ea elkar ikusten garen....

Eguneko berriak: ataria

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:






2018/12/21

2018-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Ederki pasa dugu beste behin ere!

Eguerdi partean hasi gara Azpeitiako kaleetan kalejiran. Geure txokoa aurkitu dugu plaza txikian eta koadrilatxoa lagun, han egon gara bukatu arte. Bazkal ordua iritsi denean erretiratzea hobe dela iruditu zaigun arte!

Eguraldi paregabea eta aitzakiarik ez dugu izan inondik inora!
Harrera ona eta opor eta gabonen usaina duen egun honek aldarte ona ekartzen du.
Hala bada, gustura itzuli gara etxerantz.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Basazabalen bazkaltzen eman eta lagun izan ditugun guztiei. Ginda bikaina oparitu diguzue!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat


2018/12/06

2018-12-08 Korsikan Festa Di A Nazioni

Datozen jai egun hauek oso egokiak izaten dira atsedena hartzeko, baita bidaiatzeko, turismoa egiteko… Gure taldeak esperientzi musikal berri bat biziko dugu gure lurretatik kanpo.
Abenduaren 6an, gure instrumentuen maletak hartuta, Korsikara bidaiatuko dugu, “FESTA DI A NAZIONI”
ekimenean parte hartzeko.
Korsikarrak, euskaldunak bezala, historia eta hizkuntza propioa izateaz gain, kontzientzi nazionala dute, eta horrekin batera, ondare kultural musikala konpartitua izan dute urteetan, batez ere ipar-Euskal Herriko talde eta kantariekin.
“FESTA DI A NAZIONI” Korsikako Konka herrian ospatuko da. Bertan, Korsikako talde eta kantariak parte hartuko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da ekitaldi nagusia, eta
amaitzeko herri afari bat ospatuko dute, ondoren korsikako eta euskal kantuekin animatuta.
Aurten, 20 urte beteko du ekimen honek, beraz, berezia izango da bertakoentzat.
Bestalde, uharteko beste herri batzuk ezagutzeko
aukera izango dugu, eta horrekin batera, horietan musika jotzeko eta gure kantuak ezagutarazteko aukera eskainiko dugu, Portivechju, Bonifazio, e.a…
Bueltan emango dugu bertan bizitakoaren berri!!!!!

2018/12/03

2018-12-02 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak


Ormaiztegin etxean bezala sentitzen garela esatea gutxi da.
Etxean baina hobeto agian!
Lagun fidelak eta kantari finak lagun dituen talde batek ze esan dezake?
Aurtengo Ander Deunaren jaietan izan ginen eta saio eder askoak egin ahal izan genituen.
Tabernaz-taberna goxo-goxo ibili ginen eta iluntzeko egonaldia motz ere egin zitzaigun!
Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2018-12017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2018/12/02

2018-12-01 Zarautzen euskaraldiko kantujira

Aurtengo euskaraldian ere Zarautzen parte hartzeko aukera izan dugu. Beste behin ere pare-pareko giroa genuen. Jende andana musika plazan, giro epela eta ia guztia alde.
Euri pixkat hasi du eta hor ibili behar izan dugu aterpe bila.
Koadrilla haundia izan dugu atzetik eta ederki pasa dugu.
Beti erantzun ona jasotzen dugu zarauztarren aldetik eta han batera eta bestera ibiltzeak poza besterik ez du ematen!
Euskara presenteago izan zen eta arnasgune hauek babesten segi behar dugu!
Segi horrela eta beste bat arte!

Aurreko urteetako berriak: 2018 iraila, 2017, 2017-09-082016

Argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:

2018-12-01 Irunen euskaraldiko kantujira




Euskaraldiaren zurrunbiloaren bukaerara iristen ari gara eta Irunera egin dugu bisita lehen aldiz.
Hasterako taldetxoa inguratu zen liburuxka eske eta kanturako prest.
Horrela hasi eta bukatu arte!
Euskararen motorrak berotuta inguratu dira lagun guzti horiek eta ederki pasa dugu beraiekin eguerdiko saioa!
Beste behin ere ikusi dugu kantatzea gustatzen zaigula eta euskaraz ondo pasa daitekeela alajaina!
Segi horrela!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: