2014/05/25

2014-05-24 Eibarko Euskal Jaietan kantujira





2014ean lehen aldiz hurbildu gara Eibarrera emanaldi bat ematera. Aitzakia edo arrazoia, hau da, euskal jaia eta euskarak gure helburuekin bete-betean egiten du bat.
Arratsaldeko 18:30ean hasita Eibar goitik behera zeharkatu dugu kalejiran. Hasi Untzaga plazan eta Urkizu plazaraino hainbat geldialdi eginez. Ondoren berriz Untzaga plazara, baina beste kale batzuetatik itzuli gara eta esan liteke eguneko leloa "jira jira, goazen kalejiran!"izan dela.
Izan dugun harrera ederra izan da, kantu talde bikaina uneoro atzetik izan dugu eta oinarri hori izanda dena errazagoa izaten da.
Egoera bakoitzera nahikoa ondo moldatu garela iruditu zaigu, Urkizu plazan umeei eskainitako kantuak jo ditugu eta hasieran klasikoagoak eta bukaeran "berriagoak".
Herria Eibarko futbol taldearen koloredun banderez dotore jantzia dago eta ederra litzateke biharko euskal jai eguna lehenengo mailako sariarekin amaitzea.
Ea berriz elkarrekin izateko aukera dugun...

Eguneko argazkiak hemen:

2014/05/11

2014-05-10 Gu Bilbon kantari


Maiatzaren 10ean Bilbora joateko parada izan genuen jotzera. Behin etxeko lanak egin ondoren alde zaharrera joatea erabaki genuen eta bertan osteratxo txiki bat egitea.
Plaza Berriko txoko batean hasi ginen kantuan eta talde politta inguratu zitzaigun kantuak kantatu ahala.
Ondoren lagun ditugun Bilbo Kantariko lagunak kalean zebiltzala aprobetxatuz, guregana batu ziren eta elkarlan ederrean kantu eta kantu ibili ginen uste baino luzeago.
Bazirudien inork ez zuela kalera joateko presarik...
Honela kalean ibiltzea ederra da benetan! Jende asko, umoretsu, kantuan eta gainera euskaraz!
Ea laster elkar ikusteko aukerarik dugun...

Bilbo kantari

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak:







2014-05-10 Bordele-Bilbo 2014

Maiatzaren 10ean Bilbora abiatu ginen ekimen berezi batean parte hartzera.

Bordeleko euskual etxeko lagunen ekimenez kirola eta kultura uztartu zituen ibilaldia antolatu zuten. 3 etapetan Bordeletik Bilborako ibilbidea egin zuten.

Guk ibilaldiaren amaieran genuen zita eta halaxe bertaratu ginen.

Ez genuen nekerik somatu han inguratu zirenen artean. Jana eta edana eta lagun artea nahikoa izaten dira giro goxoa sortzeko.

Bertaratu zirenek kanta, dantza eta momentu atsegin bat pasa zutelakoan gaude.

Horrelakoek batu egiten gaituzte eta honelakoak egiten direla poza ematen du.

Eguneko berriak: euskalkultura.comEuskal etxea

Eguneko argazkiak: