2018/11/18

2018-11-18 Sondikan euskal azoka

Ibon (e)k argitaratua 23:11 e(t)an

Sondikan izan gara bigarrengoz.
Azoka ederra egiten dutela bagenekien eta gaurkoan ere ez du hutsik egin.
Kantuan hasi gara karpa haundiaren alboan eta dagoeneko lagun zaharrak egin ditugu aurkezlea eta soinu ekipokoak.
Etxean bezala sentitu gara!
Ondoren dantzariengana hurbildu gara ondoko karpara eta saiotxo bat egin dugu.
Gogoz hartu gaituzte eta eskertzekoa da txistulari, dultzainari eta erraldoien konpartsakoen jarrera.
Bukatzeko karpara itzuli gara eta akordatzerako bukatu beharra izan dugu.
Tratu bikaina jaso dugu eta hitz onak besterik ez ditugu antolatzaileentzat.
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2017,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



Ez dago erantzunik "2018-11-18 Sondikan euskal azoka"