2026/10/18

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

- Azaroak 15: Irun
- Azaroak 27: Abanto Zierbena, Las Karreras


NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: IƱaki Aranguren



Elkarrizketa:

Goierriko hitza (2022-08-04)

Diario Vasco BegoƱa Del Teso

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:


Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)

Edo

bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com









2026-10-17 Erandio kantarirekin kantu bazkaria

Erandioko kantaguneak 25 bete dituela eta aurten egun haundian egoteko parada izan genuen.

Koadrila bikaina, kantatzeko eta dantzatzeko gogo ikaragarriarekin.

Horrela ez dago aspertzerik. 

Ederki hasi ginen Merkatuan eta hobeto jarraitu genuen kalean zehar. 

Arratsalde borobila eta zoriontzeko moduko antolakuntza.

Zorionak koadrila eta segi horrela urte askoan!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2026-1, Erandio Goikoa 2016 , Erandio Goikoa 2011 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2026/10/17

2026-10-16 Durangon San Fausto jaiak

 San Fausto jaietan izan ginen pasa den ostiralean.

Ez ginen alde zaharrean ibili, baina jendeak bazekian non ibiliko ginen eta oso fidel inguratu ziren Otamotzena aldera.

Asteburuari hasiera emateko modu bikaina izan zen. Euri pixkatekin hasi baina bikain eutsi zion emanaldian zehar. 

Aurpegi ezagun ugari eta goxo-goxo ibiltzeko aukera izan genuen.

Orain ondo bukatu jaiak lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 2026-1, 2024, 2023, 2022, 2019,  2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2026/10/11

2026-10-10 Irunen Lore jokoak kantujira


Txingudiko Lore Jokoak izan dira aurten Irunen.
Astean zehar egitarau oparoa izan ondoren larunbatari ekitea guri egokitu zitzaigun.
Jende fidela dugu bestela ere Irun aldean eta ederki ibili ginen herriaren erdialdean. Gooooora eta beheeeera.
Euskaraz ondo pasa daitekela garbi dago eta halaxe egin genuen larunbatean.
Orain loraldiaren zain geratuko gara.
Hurrengo batean gehiago! 

Aurreko urteetako berriak: 2026-1, 2025,  2024, 2023, 2022, 2020, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: