2014/06/29

2014-06-28 Sopelan San Pedro jaiak

Goizeko beroak eguerdi aldera ez zuen jarraipenik izan eta gure Sopelako irteerak euria izan zuen protagonista.
Plaza Beltzan hasi genuen lehen saioa eta talde polita izan genuen lagun. Haizeak gogoz jo arren kantatzeko eta dantzatzeko aukera nahikoa izan genuen.
Ondoren taberna inguruetara joatea erabaki genuen. Gure ustez ondo kantatzen ari ginen baina berriro euria hasi zitzaigun goitik behera.
Aterpeak aprobetxatu behar izan genituen geure kantu jaiarekin aurrera jarraitzeko...
Bukaeran talde polita inguratu zen gurera eta beste saio eder bat egin ahal izan genuen.
Ederki pasa genuen!
Ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!

Eguneko argazkiak:


2014/06/21

2014-06-21 Herri opera Urretxu-Zumarragan


Urretxu-Zumarragan ekainaren 21ean Herri Opera izeneko emanaldi erraldoi bat egon zen.
Herriko 500 lagun inguruk hartu zuten ikuskizun honetan parte eta Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldekook geure aletxoa jartzeko ahalegina egin genuen. Hara Nun Diran kantua kantatu genuen koruen laguntzarekin.

Bi saio izan ziren (19:30ean eta 22:30ean) eta esperientzia polit bat elkarbanatzeko aukera.

Lagun zahar ugari berriz ikusteko aukera eta ondo pasatzeko tartea ere bai. Ea horrelakoek jarraipena duen, nahiz eta gauza erraldoi hauek eguneroko proiektu txikiak dituzten oinarri, eta azken finean txiki hauek dira ezinbesteko eta herriaren hauspoa.

Eguneko berriak: Goierriko HitzaDV, Josu Maroto, ETBren berria


Promozio bideoa:


Ikuskizuna:






2014/06/15

2014-06-14 Urrestillan San Joanak

20 urte badira lehen aldiz Urrestillan irten genuela. Saio inprobisatu eta ganberro horrek forma aldatu duela nabaria bada ere gusto bat da herri hau bisitatzea.
Arratsaldeko krosa bukatu ahala hasi genuen gure saioa. Kalebarrenetik hasi eta plazara bueltatxo bat lehenik, ondoren kale txikira eta akordatzerako afalordua iritsi zitzaigun.
Afari ederra egin ondoren kalera. Tenperatura goxoa eta kalegiro goxoagoa.
Lagun zaharrak eta lagun berriak inguruan 2:00etan erretiratu arte ibili ginen!
Segi horrela lagunok!!! Datorren urtean berriz!!!!

Eguneko berriak: Uztarria,

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2011

Eguneko argazkiak:


Jaione Olazabal laguna dugu eta kantatzeko eskatu genion, baita animatu ere!
Ederra kantakera eta plazer bat honelako jendean aldamenean izatea. Honatx utzi zigun perlatxoa bideoan:

2014/06/01

2014-05-31 Getarian Euskal Jaia

Zaila izango zaigu 2014ko Getariko Euskal Jaia ahaztea. Eguna goibel somatu genuen egun guztian zehar, baina trikitilariek txapelketa bukatzerako jaso egin zuen eguraldiak.
19:30ean hasi ginen kantuan eta hasi orduko hantxe gerturatu zitzaigun koadrila eder bat. Haur, gazte eta ez hain gazte inguruan izan genituen lagun iluntze osoan zehar.
Udaletxeko plazan hasi eta kalian gooora lehenengo, ondoren Elkano kalian beeeehera eta bukatzeko kale nagusian gooora!!!!
Kantatu eta dantzatu egin genuen aspertzeko astirik gabe, bazirudien jendeak ez zuela etxerako gogorik, ezta afaltzeko gogorik ere!!!!
Eguraldia lagun izanda eta horrelako lagun talde ederra inguruan izanda eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen.


Eguneko berriak: Hitza, Getariako udala, DV    

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak: