2023/07/30

2023-07-27 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

Ibon (e)k argitaratua 07:58 e(t)an

 

Joan den ostegunean Maizpidek gonbidatuta Lazkaon izan ginen kale buelta bat egiten.

Kantua eta euskarak batzen gaitu eta uste dugu ondo pasatzeko era eta aitzakia bikaina dela.

Kalean ibili ginen batera eta bestera. Koadrila haunditzen joan zen eta bukaera polita izan genuen. 

Ondoren Maizpide bertan afaldu eta afal ondoren goxoa pasa genuen. Etxera gustura itzuli ginen, jendeak euskaraz ikasi eta ondo pasatzeko gogoa duela ikusiz.

Hurrengo batean ikusiko gara hor nonbait!

Aurreko urteetako berriak:

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2023-07-27 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira"