2023/08/06
2023-08-05 Getarian Salbatore jaiak
Bentazaharra (e)k argitaratua 08:11 e(t)an
Aspaldiko lagunak bisitatzea tokatu zaigu aurten ere Getaria aldean.
Eguerdiko marmitakoaren deiari ezetz esatea ezinezkoa zaigu, hortik hasi, ondorengo kantu jarduna eta kalebuelta... Ba al dago plan hoberik?
Eguraldia eta ondo pasatzeko gogoa izaten da kontrolatu ezin ditugunak. Eguraldia lagun izan genuen iluntze partera arte. Euriaren aurrean zer egingo? Elizako tunelean sartu eta han luze egon ginen kantuan. Eta lagun koadrila bikaina ere bai.
Kale estu hauetan pasa izan ditugun momentuak ederrak izan dira eta beti egongo gara Getarira itzultzeko gogoz.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ez dago erantzunik "2023-08-05 Getarian Salbatore jaiak"
Argitaratu iruzkina