2009/10/09

2009-10-09 Elgoibarren Gotzon Garateri omenaldia

Ibon (e)k argitaratua 22:37 e(t)an

Joan zen urriaren 8an Gotzon Garate gure artetik joan zela urtea bete zenez, omenaldia egin nahi izan zioten Elgoibartarrek.
Gure helburuetako bat euskaraz jardutea denez, bat izango gaitu Gotzonen arrastoa segi nahi duen orok.
Hori horrela, Elgoibarren oso fidela dugun taldearen ahotsen laguntzaz gure omenalditxoa egiteko aukera izan genuen.
Kalean nahastu ginen eta bere jaiotetxearen azpian 2 kanta hunkigarri kantatu genizkion. Imanolen "Mendian gora" eta Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean". Gure omenalditxoa horrela izan zen, inongo haundinahirik gabe, baina zegokion begirunearekin.
Guretzat ohore bat eta plazer bat izan zen beste behin Elgoibarko herriari bisita egitea.
Jarrai horrela lagunok eta hurrengo bat arte.
Eguneko irudiak klik hemen



Berri gehiago eta egitarauaren berri izateko: elgoiBARREN.net, Elgoibarko udala ,DV, DV2,

Ez dago erantzunik "2009-10-09 Elgoibarren Gotzon Garateri omenaldia"