2017/12/24

2017-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira

Bilbora Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eta ea lagunduko ote genien galdetu ziguten.
Baietz esan genien inongo dudarik gabe!
Bilbotarrak agurtu zituzten eta haien lanak amaitutakoan hasi zen gure txanda!
Arriaga pare parean eta Loiuko talogile jatorren ondoan. Toki paregabea inongo dudarik gabe.
Hasi eta jendea inguratu zitzaigun ezer esan gabe (Alberto moduko inkondizionalak tartean!). Akordatzerako bero-bero bili ginen eta ederki pasa genuen.
Gabonak mundial hasi ditugu.
Ea halaxe bukatzen diren!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2017/12/21

2017-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Santo Tomas egunez egin dugu lehen aldiz Azpeitiara bisita.
Urrestillan 20 urtetik gora joan bagara ere, aurten izan gara Azpeitiko kaleetan lehen aldiz.
Tenperatura hotza, baina jendea bero zegoen kaleetan.
Hor ibili gara Ttuntturro artean batera eta bestera.
Koadrilla ederra izan dugu uneoro lagun eta hotzik ia sentitu gabe gustura itzuli gara etxera.
Ea beste batean ere elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.

Eguneko bideoa hemen:




2017/12/03

2017-12-02 Zarautzen Euskararen eguna

Euskarak ez du erreza izaten eta atzoko arratsaldeak ere ez zuen erreza ematen.
Eguraldi "frexkoa" eta euria egiteko arriskua gurekin genuen baina... euriak eutsi egin zion.
Tenperaturari kasu gutxi egin eta Zarauzko kale ibilaldia pentsatu bezala egin genuen.
Lagun ugari gurekin eta pixkanaka eztarriak eta barrenak berotzen!
Zarautzek ez du huts egiten eta ederki pasa genuen. Kantuan, dantzan eta egunari zentzu haundiagoa emanaz, euskaraz!
Mihia dantzan jarraitu behar dugu gainontzeko 364 egunetan.
Hurrengo batean gehiago!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2017-09-082016

Eguneko bideo bat:




2017/12/01

2017-11-30 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Ormaiztegira urtetan ari gara bisita egiten eta beti bertaratzen gara gustura.
Gertukoak gara eta gertukoak sentitzen ditugu.
Aurtengo San Andres egunak bazirudien etxean geratzeko egun egokiagoa zela kalean kantua ibiltzeko baino...

Baina ez da hala izan.

Gozo-gozo hasi gara karpan kantuan eta goxo-goxo hartu gaituzte.

Poliki-poliki eztarriak berotzen joan gara eta akordatzerako bukatu beharra izan dugu.

Tabernetan tokia izan dugu eta ederki pasa dugu egia esan. Ea beste batean kantuan gehigo ibiltzen garen, hobeto zaila izango baita!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen:


Eguneko bideo bat: