2022/05/28

2022-05-28 Azkoitian Maxixatzenekoekin kantujira

 

Gure ibilbidean lehen aldiz azkoitian jotzeko parada izan dugu. 

Maxixatzenek 25 urte bete dituela eta aitzakia horrekin bertan jotzeko aukera eman digute. Bejondeizuela lagunok, ez zarete makalak!

Gure helburuetako batean pare-parean bat egiten dugu. Euskarak eta beraren sustapena oinarri dugu eta aitzakia paregabea izan dugu Azkoitian barrena batera eta bestera ibiltzeko.

Oso ondo pasatu dugu eta harrera ezin hobea izan dugula esan beharra daukagu.

Egun borobila izan da. Kalean kantuan hasi eta jendea bertan izan dugu kantuan jo eta su. Plazan eta plaza berrian beste hainbeste. Motz egin zaigu eguerdiko kantu saioa, baina bazkaldu ere bazkaldu behar denez, horrela bukatu beharra izan dugu. 

Ondoren Maxixatzen taldeko eta kolaboratzaileekin kantuan ibili gara Abaraxkan eta goxo-goxo gustura etxeratu gara.

Bideak elkartuko gaitu hor nonbait. Segi horrela euskara eta euskaraz bizitzen. 


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen (Maxixatzen web-etik hartutako argazkiak dira)

Eguneko bideo bat:



2022/05/16

2022-05-15 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira

 

Eitzagako auzoa, auzo maitea da Zumarragan eta badu bere nortasun berezia.

Jaiak ere hala bizi dituzte herritarrek eta mimoz egindako lan eta jarduerak bere emaitzak izaten ditu.

Aurten 3 urteko etenaren ondoren berriz izan dugu bertara joateko aukera.

Gusto bat izan auzoan kantuan ibiltzea. Gertuko jende ugari eta maitatuak sentitu gara beste behin ere.

Etxera joateak ere pena eman digu, iluntzea motz geratu baitzaigu.

Bidean, kalean eta behar den tokian berriz elkartuko gara. 

Segi horrela eta bejondeizuela lagunak!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2022/05/07

2022-05-06 Getarian antxua egunean kantujira

 

Getarian izanak gaude lehenago, baina behin ere ez ginen egon Antxua egunean.

Maiatzeko egun paregabea izan genuen aurten eta ostiral iluntze baterako inongo aitzakiarik gabe ibili ginen. 

Antxoak, sagardoa eta txakolina dagoen lekuan aldarte ona ziurtatuta dago.

Horrela hasi eta musikaren laguntzaz kantatu eta kantatu ibili ginen. Goitik behera egin genuen erreskadan eta giro paregabea izan genuen.

Beste behin ere Getariarrek ez ziguten hutsik egin. 

Bertako lagunek ondorenean ere bikain zaindu gintuzten. Eskerrik asko lagunok!!!!!

Hurrengo batean gehiago!!!!!!

Aurreko urteetako emanaldiak Getarian: 2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

 



2022/05/02

2022-05-01 Legazpin Santikutzetan kantujira

Beste behin ere izan gara Legazpiko kaleetan gora eta behera kantua.

Giro paregabea eta futbola ere ez zen oztopo izan kanturako. 

Jende koadrilla ederra ondoan izan genuen hasieratik bukaera arte. Horrela kantuan ibiltzea ederra da. Beti sentitu izan gara oso gustura Legazpin, eta aurtengoa ez da ezberdina izan. 

Ondo bukatu Santikutzak eta beste bat arte!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2015, 2014, 2013, 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: