2023/10/22

2023-10-21 Elgoibarren Haritz dantza taldearekin dantza-kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 08:37 e(t)an

 

Haritz dantza taldeak 50 urte egin dituela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urtean zehar.

Horietako bat urriaren 21eko dantza saioa eta bazkalondoreneko dantza-kantujira izan da.

Elgoibarren lagun zaharrak baditugu, eta bertarako gonbita jaso genuenean ilusio berezia egin zigun. 14 urte baziren Elgoibarren jotzen ez genuela...

Eguna halaxe joan zen. Elkartean bazkalondoko kantu saio goxoa egin genuen, eta giroa berotuta zegoela somatu genuen.

Gero kalera. Herriko jende gehiagorekin elkartu eta kalejira mundiala egin genuen. 

Horrelakoak bizitzea ederra da. Guretzako giro jatorrean egotea ohore bat da eta halaxe pasa genuen zapatu arratsaldea.

50 urte barru hor egongo gara! 

Aurreko urtetako berriak: 2009,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2023-10-21 Elgoibarren Haritz dantza taldearekin dantza-kantujira"