2019/08/01

2019-12-31 Loiolan San Inazio jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 07:02 e(t)an

Donostiako Loiola auzora joan gara 2019ko San Inazio egunean.
Eguerdiko 12:00etan hasi behar genuen eta koadrillatxoa zain genuen gu hasterako.
Auzo honetan jende fidela dugula badakigu eta ondo erantzuten duten lagunak ditugu han.
Goxo-goxo jardun dugu 3 orduz eta etenik gabe. Kantatzeko eta ondo pasatzeko gosea duen jendea ezin aserik ibili gara.
Bazkaltzeko eta auzotarrekin egoteko aprobetxatu dugu eta etxera gustura itzuli gara.
Ondo bukatu jaiak eta segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017, 2016  

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2019-12-31 Loiolan San Inazio jaiak"