2022/05/16

2022-05-15 Zumarragako Eitzagan jaietan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 00:40 e(t)an

 

Eitzagako auzoa, auzo maitea da Zumarragan eta badu bere nortasun berezia.

Jaiak ere hala bizi dituzte herritarrek eta mimoz egindako lan eta jarduerak bere emaitzak izaten ditu.

Aurten 3 urteko etenaren ondoren berriz izan dugu bertara joateko aukera.

Gusto bat izan auzoan kantuan ibiltzea. Gertuko jende ugari eta maitatuak sentitu gara beste behin ere.

Etxera joateak ere pena eman digu, iluntzea motz geratu baitzaigu.

Bidean, kalean eta behar den tokian berriz elkartuko gara. 

Segi horrela eta bejondeizuela lagunak!

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


Ez dago erantzunik "2022-05-15 Zumarragako Eitzagan jaietan kantujira"