2015/02/22

2015-02-21 Morgan ihauteriak

Morgara egin dugu bisita joan den otsailaren 21ean. Ihateri edo aratuzteetako data "ofizialak" pasatu ziren eta garizumako lehen asteburuan sartu garen honetan... Hemen jaiak dirau!
19:00etan jarri ziguten hitzordua, baina ordu horretan ez genuen koadrilla haundirik inguruan. Goxo-goxo jotzen hasi ginen eta akordatzerako taberna gainezka zegoen!
Giroa derrepentean berotu zen eta hortik aurrerakoa ederki joan zen! Ohartzerako jendea saltoka eta kantuan genuen eta egundoko giroa sortu zen. Bakoitzak bere mozorroarekin egin zuen jolas eta ihauterietako magia zabaldu zen...
Bukaera aldean nahiz eta eguraldia pixkat gaiztotu zen barruan ibiltzeko modua izan genuen eta gustura bukatu genuen beste behin ere. Ohartze

Aurreko urteetako berriak: 2013

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:

2015/02/06

2015-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Otsailaren 5 Beasainen Loinazko San Martin eguna da, herriko patroia. 2015ean gainera Beasainek Seguratik banandu zela 400 urte betetzen dira. Festarako eta ospakizunertarako ez zen aitzakiarik behar. Otsailak arrisku bat izaten du; negu gorrian izaten dela urtero eta aurtengoan ederki demostratu zigun eguraldiak.
Jotzen hasi behar genuen orduan ez zen giro!
Elurra mara-mara eta barrurako giro hobea.
Atertu zuen une batean, kalejira hasteko aukera izan genuen eta eguraldiak ederki errespetatu zigun kalean ibili ginen bitartean.
Igartzatik hasi eta Bideluzeraino hainbat geldialdi egin genituen txokoz-txoko eta jendearen erantzuna bikaina izan zen!
Beste behin ere ederki pasa genuen Beasainen!
Ez zen bisitan geunden lehen aldia eta beste behin ere ederki ibili ginen!

Aurreko urteetako emanaldiak: 2012, 2009

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:


2015/02/03

2015-02-03 Idiazabalen San Blas jaiak

Lehen aldia zen Idiazabalen San Blasetan egoten ginela. Dena den, Idiazabal ez zaigu ezezaguna egiten inondik inora!
 Badira urte batzuk bertan jo izan dugula eta esperientzia polita bizi izan dugu alajaina.
Beti entzun izan dugu Goierriko jai hotzenetakoak dirala San Blasak, baina gaur karpan bizitako giroa, bero-beroa iruditu zaigu. Kantuan eta dantzan txandaka jendearen partehartzea aktiboa izan da gure emanaldi osoan zehar. Koadrilen kolore ikusgarriak irudi polita ematen zuten eta elkarrekin ume, gazte eta ez hain gazte ikusteak gustua ematen du. Denak elkarrekin ederki pasa dugu eta beste behin ere aho zapore gozoaz joan gara etxera!
Ondo bukatu Sanblasak!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak: