2026/05/30

2025-05-30 Eibarko euskal jaietan kantujira

 Aurten ere Eibarko euskal jai egunean egoteko aukera izan dugu.

Aurtengo aldaketa izan da bi egunetako jaia egin beharrean guztia egun batean egitea. 

Bazkal aurretik eta ondoren ibili ginen kalean kantuan eta mahaiaren bueltan.

Giro ederra eta jaia egiten pareko gutxi dutela ikusi genuen.

Egun borobila benetan!

Aurreko urteetako berriak: 20252024, 2014,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2026/05/24

2026-05-24 Astigarragan kantujira

Aiztondoko lagunak fidelak dira. Kantua dute maite eta euskara ere bai.
Urteak badira kale bueltatxo bat egiten duguna kantuan eta gozatu ederra hartzen duguna.
Kantua kalera atera eta zeinen ondo pasa daitekeen erakusten dugu. Eguraldi bero-beroa izan genuen eta eztarriak ondo hidratatuz gero, ondo baina hobeto irtetzen da guztia.
Hurrengo batera arte lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 20252024, 2023, 2022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2026/05/17

2026-05-17 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira

 
Beste urte batez egon gara Zumarragako Eitzaga auzoan.

Nortasuna duen auzoa da eta bizi dagoenaren adierazgarri dira bere jaiak.

Aurten ere aspaldiko urteetan bezala han ibili ginen gora eta behera.

Giro jatorra eta festen amaiera goxoa.

Plazer ba lagunok. Segi horrela urteetan!

Aurreko urteetako berriak: 20252024, 2023, 2022, 2019, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2026/05/15

2026-05-15 Lekeition Iparraldeko haizeak kantujira

Lekeition izan gara lehen aldiz aurtenagoan. Eguraldiaren beldurrez izan gara egunetan baina barikua irtsitakoan eguraldiak opari bat egin digu eta ateri eutsi dio gure emanaldia izan bitartean.

Zinearen plazan haurrak genituen zain eta haiek eman diote hasierari behar genuen indarra. Kalean behera joan ahala taldea haundituz joan zaigu eta kantatzeko gogoak bizitu!

Gozatu ederra hartu dugu eta ostiralari kolore pixka eman diogu. 

Egun fuertea larunbata da, baina gureak motorrak berotzeko balio izan badu, fenomeno!

Eutsi senidetze ekimen hauekin eta ikusiko dugu elkar Lekeition ez bada, beste nonbaiten!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: