2013/11/11

2013-11-10 Amezketan kultur astea

Gutxitan tokatu izan zaigu Tolosaldean jotzea eta gaur Amezketa bisitatzeko aukera izan dugu. Koadrila polita inguratu da Tortila patata lehiaketara eta guk tortilarik probatu ez badugu ere postreen maila zein izan den esan genezake. Bikaina! Jan ditugun tarta, flan eta gainontzekoak ederrak zeuden!
Frontoian giroa pixkat berotzea lortu dugu eta ondoren sozidadean ahotsak. Gustura egon gara giro epelean kafetxoa hartu dugu eta kanturako aukera ederra izan dugu. Barrurako giro hobea bazegoen ere 18:00ak aldera kalera joan gara ateri baitzen. Ederki ibili gara, dantzan eta kantuan kaleko 3 taberna bisitatzeko aukera izanik.
Igande arratsalde ederra igaro dugu alajaina, eta gure errepertorioa ia-ia osorik jo dugula esan behar...
Hurrengo baterako kantu gehiago prestatu beharko ditugu, Amezketan baten bat ezin aseta utzi dugu eta...

Eguneko argazkiak:




Eguneko bideoak: