2021/11/28

2021-11-28 Leioan kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 20:03 e(t)an

Xabier eguna gainean dugu eta horrek euskararen egunaren atarian gaudela esan nahi du. 

Euskarak egun gutxi behar ditu eta hiztun fin gehiago. 

Hori ez dugu egun batetik bestera lortuko eta horretarako hainbat ekimen egiten dira.

Guk euskara eta kantua ditugu ardatz eta gaur Leioan ibiltzeko aukera izan dugu. Ez da lehen aldia izan Leioan ibili garena eta horrek poza ematen digu.

Eguraldi makurra izan dugu, baina arkupeak lagun, hor ibili gara batetik bestera. 

Talde txikia eta goxoa izan dugu aldamenean eta gustura ibili gara izan garen lekuetan.

Hurrengo batean ere elkar ikustea espero dugu eta euskarak izan dezala protagonismoa!

 

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2014, 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Eguneko bideo laburpen bat:




Ez dago erantzunik "2021-11-28 Leioan kantujira"