2015/07/25

2015-07-25 Soraluzeko jaiak


Hirugarren urtez egon gara Plaentxia edo Soraluzen.
Badakigu zer den bertan jotzea eta urtero ezin harrera beroagoa jasotzen dugu.
Gaurkoan ere emanaldia bi zatitan egin dugu. Bazkari aurretik eztarriak berotu eta hor ibili gara gara kalian beheeera eta kalian gooora.
Talde ederra inguratu zaigu eta jendeak ezin hobeto erantzun du, bai horixe.
Eguraldia zalantzati zegoenez bazkaria frontoian izan da eta bertan bazkaltzeko aukera izan dugu. Kafearen ondoren bingoa jolastu/jokatu dugu eta xoxen tentsioa zer den ikusi dugu!
Bazkari legea egindakon kalera joan gara beste saiotxo bat egitera. Oraingoan berriz talde txikiagoa egon gara baina giro ezin hobea.
Jendeak ondo pasatu duela iruditu zaigu, baina guk haien pare edo hobeto pasa dugula esan beharra daukagu.
Iluntzea gerturatu ahala eta ekitaldi gehiago ere badaudenez, etxera joan beharrean aurkitu gara. Ea beste batean elkar ikus-entzuteko parada dugun!

Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013

Eguneko argazkiak hemen:




Eguneko bideoak:





2015/07/19

2015-07-19 Markinan Karmen jaiak

Aurtengo uztailaren 19an lehen aldiz egon gara Markina-Xemeinen.
Gaurko egitarauaren oinarri kantua zen nolabait. Goizean gure saioa zegoen eta arratsaldean ETBko programa den Kantugiro zegoen programatuta. Guk gure lana hasi dugu 12:30ean eta 15:00ak ibili gara kantu eta dantza.
Motorrak berotzen joan gara eta alde zaharreko kale estuetan sartu geranean hortxe lehertu da jaia. Atzoko eguna potentea izanda, gaurko lanak zailak izan zitezkeela pentsatzen genuen...baina markinarrek metxa luzea dutela erakutsi digute.
Giro ederra eta talde polita izan dugu inguruan eta dena oso erraz joan da guretzat. ETBkoak ere hasieran gure artean ibili dira eta hauetako batean bertan egongo gara ikusgai.
Aho zapore gozoz joan gara etxera eta berriz elkar ikusteko irrika haundiarekin joan gara!!!!


Eguneko argazkiak hemen:


Eguneko bideoak:



2015/07/17

2015-07-16 Antzuolako jaiak

Antzuolako 2015eko jaien hasieran egoteko aukera izan dugu beste behin ere.
Lagun zaharrak agurtu eta berriak egin ondoren afariari ekin genion.
Irudipena izan genuen behin ere baina jende gehiago hurbildu zela aurtengoan.
Ume, gazte eta ez hain gazteak batera mahai baten bueltan ikusteak poza ematen du.
Danak txintxo-txintxo egon ziren kantuan eta dantzan. Ederra somatzen giroa eta izan genuen gaugiroa. Gaua epel eta lotarako baina kalean egoteko egokiagoa zirudien.
Hiru geldialdi egin genituen herrian zehar eta 1:30ak ere jo ziguten iji eta aja.
Hortik aurrera erretiroa hartzea hobeto izaten da...

Ondo pasa jaiak!





Aurreko urtetako emanaldiak: 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:






2015/07/13

2015-07-12 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Pasa dira 2015eko Geltokiko jaiak.
Azken ekitaldia egitea guri tokatu zitzaigun eta ederki joan zen dena.
Arratsaldeko 19:30ean hasi ginen kalejiran Mendiaraz plazaraino. Dagoeneko jendea zain genuen eta horrek egia esan ilusio berezia egin zigun.
Borobil haundi-haundi baten erdian egon ginen eta jendea gustura antzeman genuen.
Umeak, gazteak eta ez hain gazteak batera ibili ginen eta egonaldi atsegina izan genuen.
Denera 3 geldialdi egin genituen, Mendiaraz plazan, Geltokietako plazan eta Auzo tabernan. Orduak aurrera joan ahala erretiroa hartzen joan zen jendean eta honela goxo-goxo bukatu genuen Auzo tabernan.
Hemendik eskerrak eman jaiak antolatzen ibili den lantalde jator eta langileari. Txukun irten ziren gauzak eta!!!!!

Eguneko argazkiak:

Argazkiak hemen
2010 eko argazkiak





Eguneko bideoak: