2014/08/18

2014-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Beste urte batez Ondarroan Arrantzale egunez egon gara. Eguraldi ona lagun dena errezagoa izaten da eta aurtengoan ere giro ederra bizi izan genuen bertan.
Kofradia aldean hasi genuen saioa etabertara iristerako koadrilatxoa zain genuen kanturako prest.
Hasterako giroa bero-bero zegoen. Ederra jarduna egin genuena!
Akordatzerako Alamedara joan beharra izan genuen, besteen jarduerei lekua utzi behar baitzaie.
Alamedan jendeak goxo-goxo inguratuta beste kanta saio luze bat egin genuen. Eta han inor ez zen aspertzen!!!!
Ederki pasa genuen beste urte batez!

Aurreko urteetako berriak: 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:



2014/08/10

2014-08-09 Getarian Salbatore jaiak


Aurten Getaria bisitatzeko aukera izan dugu Salbatore jaietan. Marmitako txapelketa antolatua zegoen eta marmitakoa dastatzeko aukera izan genuen zorionez.
Konpainia ederra izan genuen eta solasaldi ederrean geundela kantaldia hasteko girorik ez genuen sortu beharrik izan. Jendea kantuan zegoen dagoeneko.
Bero egin zuen eta ez dakigu getariarrek ondo kantatu zutelako edo zer... baina eguraldiak aguantatu zuen.
Ordu pasako saioaren ondoren gauzak jaso, atseden hartu eta kalera joan ginen kantura.
Giro ederra genuen eta halaxe jakinarazi ziguten Getariako traineruak Ondarroako bandera irabazi zuela.
Beraz, kantaldia 21:00etan arraunlarien etorrerarekin elkartu genuen. Udaletxera joaten lagundu genien eta herritarren harrera beroa eskaini zieten.
Honen ondoren beste tartetxo batean kalean ibili ginen nola bukatu ezin asmatuta ibili ginen.
Egun polita pasa genuen Getaria aldean!

Getarian aurretik jotako emanaldiak: 2014ko euskal jaia, 2008 Salbatoreak

Eguneko argazkiak

Eguneko bideoak: