2024/03/10

2024-03-08 Ispasterren emakumeen egunean kantujira

Lehen aldiz izan gara Lea-Artibaiko txoko honetan. Ispasterren.

Leku berriak, jende desberdina eta giro oneko txokoak ezagutzea beti da gozagarri.

Aurten martxoaren 8aren aitzakian kantujiran ibili ginen Isparteko koadrilla jator batekin.

Izan genuen harrera bikaina izan zen, jatekoa, edatekoa eta hitz goxoak nonahi. 

Ederki ibili ginen kantuan eta dantzan eta eguna gustura bukatu genuen eta asteburua bikain hasi ere bai. Bidean elkar berriro ikusiko gara, auskalo non? Bitartean segi gizartea eraldatzen eta euskaraz ondo pasatzen!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: