2009/10/12

2009-10-12 Durangon San Fausto jaiak


Joan zen urriaren 12an Durangoko San Fausto jaietara hurbiltzeko aukera izan genuen.

Hasiera zaila izan genuen. Arazo teknikoekin bertaratu baikinen azoka lekura. Presak eta jendeak alde egin izana hasiera motela ekarri zigun. Dena den, bazkaltzen ari zen jendearen umorea txalotzekoa iruditu zitzaigun. Guretzat lehiaketan denak izan ziren txapeldun!
Ondoren, indarrak hartu eta kalean gora eta behera ibiltzeko aukera izan genuen. Goienkalen hasi ginen eta jendez gainezka egonik nahiko errez lortu genuen taldetxoa geureganatzea. Fidel mantendu ziren asko eta asko eta gustura asko ibili ginen egia esan behar badugu. Poliki-poliki bagoaz Bizkaia "ezagutzen" eta ea gehiago hurbiltzeko aukera izaten dugun.
Eguneko argazkiak ondoren:



Berri gehiago: egitaraua,

2009/10/11

2009-10-11 Orioko Goiko-kaleko jaiak


Bosgarren urtez hurbildu ginen Orioko Goikokalera.

Gure hasiera eta jai hauen hasiera ia-ia batera hasi ziren, horregatik dugu horrelako harreman berezia hango jendearekin.

Bertan urtero bezela ez ziguten hutsik egin hainbat eta hainbat lagunek. Huts egin zigun bakarra eguraldia izan zen. Dena den, festarako gogoa dagoenean eguraldia erraz ahanzten da.
Bi estalki jarri zituzten kalean eta di-da hasi zen festa giroa. Bazkal aurretik motorrak berotu, bazkaritan barrenak eta bazkalondoren eztarriak eta oinak berotu genituen. Ederki pasa genuela esan behar dizuegu antolatzaileoi eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko eskatu!
Mirotz leinua datorren urtean horrela edo hobeto aurkitzea espero dugu.

Onak izan eta hurrengo bat arte

Eguneko irudiak ondoren:





Berri gehiago: Hitza, DV, oriora.com


Iazkoa gogoratu nahi duzuenontzat, hona hemen orduko kronika:
Klikatu hemen

2009/10/09

2009-10-09 Elgoibarren Gotzon Garateri omenaldia

Joan zen urriaren 8an Gotzon Garate gure artetik joan zela urtea bete zenez, omenaldia egin nahi izan zioten Elgoibartarrek.
Gure helburuetako bat euskaraz jardutea denez, bat izango gaitu Gotzonen arrastoa segi nahi duen orok.
Hori horrela, Elgoibarren oso fidela dugun taldearen ahotsen laguntzaz gure omenalditxoa egiteko aukera izan genuen.
Kalean nahastu ginen eta bere jaiotetxearen azpian 2 kanta hunkigarri kantatu genizkion. Imanolen "Mendian gora" eta Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean". Gure omenalditxoa horrela izan zen, inongo haundinahirik gabe, baina zegokion begirunearekin.
Guretzat ohore bat eta plazer bat izan zen beste behin Elgoibarko herriari bisita egitea.
Jarrai horrela lagunok eta hurrengo bat arte.
Eguneko irudiak klik hemen



Berri gehiago eta egitarauaren berri izateko: elgoiBARREN.net, Elgoibarko udala ,DV, DV2,