2024/08/31

2024-08-29 Irunen San Ramon jaietan kantujira

Badira urte batzuk Irun bisitatzen dugula. Normalean udazkenean izaten eta aurten udaran joateko aukera izan dugu.
Bada maitatuak sentiarazten gaituen talde bat, eta horien babesarekin kantu saio goxo eta ederrak egiten ditugu.
Beste behin ere, eguraldia lagun, ederki pasa genuen. 
Errepikatzko gogoz!
Datorren azaroaren 30ean ere berriz izango gara. 
Ea giroa berdintzen dugun!

Aurreko emanaldiak Irunen: 2023202220202018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 


2024/08/21

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

- Abuztuak 30: Irun
- Irailak 15: Ermua
- Irailak 22: Urretxu
- Irailak 28: Ormaiztegi
- Urriak 6: Azpeitia KMK24
- Azaroak 24: Durango
- Azaroak 30: Irun

NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: IƱaki Aranguren



Elkarrizketa:

Goierriko hitza (2022-08-04)

Diario Vasco BegoƱa Del Teso

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:


Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)

Edo

bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com









2024/08/17

2024-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Urteak dira Ondarroan lehen aldiz izan ginenetik. 
Urteroko entzule finak ditugu eta plaza ederra da guretzat.

Euriak lagundu zigun tarteka, orain bai, orain ez.

Kontuak kontu, kantuak kantu, han ez zen inor ere mugitu.

Ahoan irribarre batez itzuli ginen etxera. Hurrengoa noiz iritsiko zain. Bitartean segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2023202220192018201720162015201420132012201120102009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/08/16

2023-08-16 Azkoitian andramaixetan kantujira

 

Azkoitiko Andramaixek ezagutu genituen iaz lehen aldiz eta aurten errepikatzeko zoria izan dugu.
Kalean gora eta behera ibili ginen. 
Harrera beroa jaso genuen beste behin ere eta maitatuak sentitu ginen. 
Jaia nonahi eta gustura ibiltzeko moduko lagunartea.
Errepikatzeko gogoz.geratu ginen!

Aurreko urteetako berriak: 20232022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2024/08/10

2024-08-09 Getarian Salbatore jaiak


Aurten ere Getariako jaietan egoteko parada izan dugu.

Eguraldia bero eta jaigiroa bor-bor.

Marmitako goxoa dastatu eta bazkalondo goxoagoa izan genuen.

Atseden txiki bat eta kalean behera kantuan ibili ginen luze. Giro jatorra eta gustatzen zaigun jaigiroa zegoen. Jendearen irrifarra nabarmena zen eta halaxe itzuli ginen gu ere etxera.

Hurrengo batean gehiago lagunok!

Segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2023-2 2023-12022-22022-1,  201920182016201520142014ko euskal jaia2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2024/07/31

2024-07-31 Loiolako jaietan kantujira

 Badira urte batzuk Donostiako Loiola bisitatzen duguna.

San Inazio egunean bertaratzera tradizio moduko bat da aspaldian.

Aurtengoan hasi orduko bizi izan duguna ederra izan da.

Jende ugari gure akordeen zain eta kanturako gogoz. Talde polita eta tarte goxoa pasatu dugu gaurko eguerdiko kale bueltan.

Beste behin ere, plazer bat auzoak bizirik daudela ikustea eta euskaraz ondo pasatzeko jende ugari dagoela jakitea. Jende gaztea jaiak antolatzeko gogoz eta gauzak mimoz egiten. 

Segi horrela lagunok!

Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 20232022 2019201820172016 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/07/26

2024-07-24 Lazkaon Maizpidekoekin kantujira

 

Lazkaok badu altxor bat baina gehiago, baina Maizpide bada pitxi bat edozein euskal herrik nahiko lukeena. Baleko jendeak gidatzen ditu euskarara gerturatzeko esfortzua egin duten lagunak.

Guk beraiekin kantujira bat egiteko zortea izan dugu aurten ere. Lazkaotarrekin nahastu eta jai giro polita sortu zen uztaileko asteazken batean.

Ederki ibili ginen batera eta bestera... Mundial zaindu gintuzten eta gustura baina gusturago itzuli ginen etxera.

Nahiago genuke Maizpiderik ez balego, baina dagoen bitartean segi dezala horrelako lanean!

Hurrengo bat arte lagunok.

Aurreko urteetako berriak: 2023, 2022-1202220192018 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/07/19

2024-07-18 Antzuolako jaiak

 2008tik Antzuola bisitatu izan dugu ia urtero. Sortzez bizilagunak gara eta beti sentitu izan gara etxean bezala.

Aurten ere bertan egoteko aukera izan dugu eta tenperatura beroak giroa bero-bero jarri du.

Jaiak hasi dira eta ez dago aitzakiarik mundial pasatzeko. Afaltzera eta kantura gero eta jende gehiago hurbiltzen da eta Ontzaren jaitsierarako dantzarako gogoak pizten zaizkigu.

Ondo bukatu jaiak eta segi horrela urte askoan!

Aurreko urteetako berriak: 20232022201920182017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat

2024/07/15

2024-07-14 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)

Geltokietako jaiei amaiera ematea tokatzen ari zaigu aspaldian. 

Onenak emanda daude asko eta asko, baina ahots kordei azken aukera ematen diegu.

Beti bezala harrera beroa eta antolatzaileen mimoak jaso genituen. 

Eguraldi epela eta kanturako aitzakiarik ez.

Auzoak badu bizia eta gazteak ere atzetik bultzaka datoz. 

Hurrengo batean gehiago eta hobeto. Segi horrela lagunok! 

Aurreko urteetako berriak: 20232019 2018201720162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2024/06/16

2024-06-15 Urrestillan San Joanak

 

Bi urte pasa dira azken aldiz Urrestillan egon ginenetik. 

Aurtengoan agendak utzi digu hain kuttuna dugun herria bisitatzen.

Betiko giroa eta lagun zaharrak bisitatzea beti da ederra. Etxean jotzea beti da ederra eta hurrengoa noiz izango itzuli ginen etxera.

Segi horrela eta ondo pasatu Sanjoanak!

Aurreko urteetako berriak: 2022 20192018201720162015201420132011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2024/05/26

2024-05-25 Eibarko euskal jaietan kantujira

Eibarko euskal jaietan izateko aukera izan dugu aurten. Duela 10 urte izan ginen Eibarren lehen aldiz eta aurtengoa izan da bigarren aldia. Orduko hartan gauza berezi bat izan genuen. Hurrengo egunean Eibar futbol taldea lehen mailara igo zen. Aurten ere antzeko egoeran dago. Ederra litzateke gauza bera errepikatzea. 

Dena den, ez genuke nahi beste 10 urte Eibarrera joan gabe gelditu. 

Ederki pasa genuen eta gauza politt asko ikusi genituen. Jende gaztea, partehartzailea eta euskaraz ondo pasatzeko gogoz. Segi horrela eta ikusiko dugu elkar!

Aurreko urteetako berriak: 2014

Eta kitto aldizkaria

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2024/05/20

2024-05-19 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira

Eitza toki kuttuna da guretzat eta aurten ere gauza on asko berretsi zaizkigu.

Azken urteetan igande arratsaldez izan gara, baina aurtengoa igande eguerdirako gonbita jaso genuen. 

Eguraldiak errespetatu zigun kalean ibili ginen bitartean. Arratsaldean karparen babesari esker, han ibili ginean kantu-kontari.

Auzo bizitzak bizi dirauela garbi dago. Ez dago gauza ederragorik. Segi horrela lagunak!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2023202220192009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:





2024/04/21

2024-04-21 Astigarragan kantujira

 

Hirugarren urtez Aiztondo abesbatzakoek gonbidatuta goiz pasa ederra egin dugu Astigarragan. 
Eguraldia eta kaleko giroa goxo-goxo zegoen. Ahotsak esnatuta, kantuan ibili gara Ergobitik hasi eta Astigarragako kaleraino.
Koadrilla jatorra lagun ederki pasa dugu. Aitzakiarik gabeko egun horietako bat. Hurrengo bat badago, beratn izango gara aitzakiarik gabe.
Segi horrela lagunok!

Aurreko urteetako berriak: 20232022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/04/13

2024-04-12 Ordizian alde zaharra dantzan kantujira

 

Ordizian apirilaren 12 honetan gauza asko zeuden, baina emaneurre taldeak antolatutakoa gainditzea kostatuko zitzaien besteei. 
Ostirala, tenperatura epelak, ordu aldaketarekin eguna luzatuta... Hasi eta buka giro paregabean pasa genuen Goierriko txoko eder honetan.
Emaneurre garagardoa dastatu (bikaina egia esan), eta kantuan hasi ginen. 
Bukatzeko presarik ez zegoen eta gure ekipoak kitto esan arte ibili ginen batera eta bestera.
Asteburua hasteko plan hoberik ez da guretzat eta inguruak honela ikusteak ematen duen pozarekin etxera gustura itzuli ginen.
Hurrengo bat egongo balitz, gu prost! Gu prest!

Aurreko urteetako berriak: 2021 2012

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



GoiTB-ko berria eta bideo bat:




2024/03/10

2024-03-08 Ispasterren emakumeen egunean kantujira

Lehen aldiz izan gara Lea-Artibaiko txoko honetan. Ispasterren.

Leku berriak, jende desberdina eta giro oneko txokoak ezagutzea beti da gozagarri.

Aurten martxoaren 8aren aitzakian kantujiran ibili ginen Isparteko koadrilla jator batekin.

Izan genuen harrera bikaina izan zen, jatekoa, edatekoa eta hitz goxoak nonahi. 

Ederki ibili ginen kantuan eta dantzan eta eguna gustura bukatu genuen eta asteburua bikain hasi ere bai. Bidean elkar berriro ikusiko gara, auskalo non? Bitartean segi gizartea eraldatzen eta euskaraz ondo pasatzen!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/02/07

2024-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

 

4 urte luze pasa dira azkenengoz Beasainen izan ginanetik. Pandemiak eta horrelakoak atzean utzi eta berriz bertaratzeko gonbiteari ezin ezetzik esan.

Aurten kale aldean ibili gara arratsaldez, eta tenperatura eta koadrila ederra izan dugu lagun.

Beasaingo patroiaren egunak ere eman du berea. Hurrengoan gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 20202019201820172016201520122009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/01/17

2023-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

 

Enegarrenez Berrizen egoteko suertea izan dugu aurten.

San Anton bezperan hotza eta euria izan ditugu gehienetan, baina aurten ateri eta hego haizea izan dugu. Urte hasiera honetan astegun batean horrela elkartu eta tarte polit bat pasatzea ederra da.

Aurten ere ezinhobeto tratatu gaituzte eta kantu-dantza giro goxoa izan dugu. 

Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2023202020192018201420132010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat: