2013/01/17

2013-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Argazkiko lagun koadrila honek nolako kasta duten demostratu ziguten joan zen urtarrilaren 16ean. Ez zen lehen aldia bertaratzen ginela, lehenago 2010ean ere egon ginen.
Dena den aurrekoan zapatua tokatu zitzaigun eta bizi izan genuen giroa beste bat izan zen. Aurtengoan giro bustia kanpoan, baina giro ederra taberna barruan. Osteguna edo eguena izateak ere izango zuen bere eragina baten bat etxean geratzerakoan...

Han ibili ginen taberna batera eta bestera tragoak hartuz eta elkarrekin gauza asko komentatuz eta kantatuz.

Ederki pasa genuen. Festak hasteko zuhaitza igo zuten eta hasiera bermatu genuen.Umorea eta gogoa bazutela erakutsi ziguten. Hortik aurrerakoak auzokideei galdetu...

Eguneko argazkiak klik hemen:

2013/01/03

2012-12-22 Arrasaten Santamasak

Santamas eguna berezia izaten da Arrasatearrentzat, eta baita bertaratzeko parada izaten duen guztiarentzat.
Aurtengoan gainera zapatua izanda eta eguraldi paregabea lagun, aitzakia handi bat behar zen ez bertaratzeko.
Eguerdian hasi genuen gure jiratxoa, Arbolapetatik plazara, handik Iturriotzera eta ondoren tabernen atarietara.
Eguerdiko giro goxoa lagun, ederki ibili ginen eta erantzun ederra jaso genuen kalean zebiltzanen partetik.
Ondoren bazkari ederra Musakolako polikiroldegian. 800 lagun omen zeuden eta giro paregabea antzeman genuen. Bi hitzetan esan liteke, etxean bezala!
Bazkalondoren jendeak festarako gogoa zuela erakutsi zuen lehen unetik. Trikitia ederki astindu zuten lehen instantean, gero ikurrin dantza eta ondoren gure txanda.

Kantatu eta dantzatu. Banako saio koxkor bat egin genuen eta partehartze polita egon zen. Giro jatorra Arrasate!
Eskerrik asko eta segi horrela!

Eguneko berriak: Goiena

Eguneko argazkiak: