2016/10/01

2016-10-01 Antzuolan Ahierrarekin senidetze bazkaria

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:59 e(t)an


32 urte omen dira Aiherrak eta Antzuolak harremanak sendotu zituztela. Hazi hura erein zutenek zerbait ondo egingo zuten, zapatuko bazkarian giro bikaina ikusi baikenuen. Bazkari ona prestatu zuten eta postrea edo azkenburukoa jateko aukera izan genuen. Goxo-goxoa egia esateko. Imanol Urbieta aste honetan joan zaigu eta harek zioen moduan, kantatzen ez duenak zorionik ez omen du! Halaxe ibili gara konpainia paregabean eta ederki pasa dugu! Kanta eta kanta eta bukatzerako denak dantzan!!!! Horrelakoak ikusi eta entzutea asko eskertzen da. 

Plazer bat izan da Antzuola!!!!
Plazer bat izan da Aiherra!!!!

Aurreko urtetako emanaldiak: 2015, 2014, 2013, 2012, 2011
Eguneko berriak: goiena.eus

Eguneko argazkiak hemen klikatuta

Goiena.eus-eko argazkiak hemen

Eguneko bideoak:




Bideometa

Ez dago erantzunik "2016-10-01 Antzuolan Ahierrarekin senidetze bazkaria"