2015/11/30

2015-11-29 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:34 e(t)an

Aurtengoa ez da lehen aldia Ormaiztegin egon garena, ez...
San Migeletan eta kinto afariren batean izanda gara eta aurten Ander Deunaren jaietan egon gara.
Hotza izan genuen kanpoan baina eztarri batzuk ederki berotu ziren halaere.
Hasiera pilota finalak baldintzatu zigun, jende ugari telebistari pegatuta baitzegoen, baina hori amaitu ondoren han izan genuen jendea gure alboan.
Koadrilla polita izan genuen lagun emanaldi guztian zehar eta 3 ordu akordatzerako joan zitzaizkigun.
Beste behin ere ederki pasa dugu Goierriko txoko honetan eta espero dugu bertako hainbatek guk bezain ondo pasa izana.


Aurreko urteetako berriak: 2014, 2013, 2012, 2011


Eguneko argazkiak hemen:





Ez dago erantzunik "2015-11-29 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak"