2009/07/05

2009-07-04 Usurbilen Santixabelak

Joan zen uztailaren 4ean Usurbilera egin genuen bisita.

Hasiera ordua ez genuen gehiegi errespetatu eta lehenik eta behin barkamena eskatu beharko diegu bertan, fin-fin zain izan genuen kantuzale taldeari.

Horrelako jendearekin ez da ez berehala galduko kantatzeko griƱa.

Goizeko saioa musikalki oso ederra izan zen guretzako. Goxo-goxo jardun genuen eta auzoz-auzo ederki pasa genuen.

Goizaren amaieran Usurbilgo elizari kantatu genion eta plazan jende gehiago hurbildu zitzaigun. Kanta eta dantzarako aukera izan genuen. Eztarriei eta oinei deskantsua eman geniolarik tarteka-marteka.Bazkari ederra eman ziguten herri bazkarian. 260 lagunen tokian 320k bazkaldu omen genuen.


Ondoren denak ilaran jarri eta liburuxkak erosi zituzten. Horra hor argazkia. Hau ez zaigu ez toki askotan pasatzen...


Eta kantatzeko eztarriak busti behar direnez herrenkadan eman zuten pattarra antolatzaileek (goiko irudian agertzen den moduan).

Bazkarian denak txintxo-txintxo egon ziren mahaietan eta ekinaldia bukatutakoan, mahaiak jaso ziren di-da batean. Denek gutxi eginda nahikoa dela demostratuz.

Ondoren plazan eta Mikel Laboa plazan egin genituen bi geldialdi. Amaiera ederra emanez eta eguna borobilduz.


Eguneko irudien bilduma jarraian duzue. Ikus-ikus:



Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta haurdun dagoen biolinista horren ondo zaindu zenuten horiei.

Hurrengo batean gehiago eta hobeto. Jarrai ezazue Usurbil euskaraz eta kantuz zipriztintzen, merezi du eta!!!

Ondo amaitu jaiak!!!!



Usurbilgo Santixabel jaien egitarau osoa Berri gehiago: noaua, kulturweb, DV,