2024/08/31

2024-08-29 Irunen San Ramon jaietan kantujira

Badira urte batzuk Irun bisitatzen dugula. Normalean udazkenean izaten eta aurten udaran joateko aukera izan dugu.
Bada maitatuak sentiarazten gaituen talde bat, eta horien babesarekin kantu saio goxo eta ederrak egiten ditugu.
Beste behin ere, eguraldia lagun, ederki pasa genuen. 
Errepikatzko gogoz!
Datorren azaroaren 30ean ere berriz izango gara. 
Ea giroa berdintzen dugun!

Aurreko emanaldiak Irunen: 2023202220202018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: 


2024/08/17

2024-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Urteak dira Ondarroan lehen aldiz izan ginenetik. 
Urteroko entzule finak ditugu eta plaza ederra da guretzat.

Euriak lagundu zigun tarteka, orain bai, orain ez.

Kontuak kontu, kantuak kantu, han ez zen inor ere mugitu.

Ahoan irribarre batez itzuli ginen etxera. Hurrengoa noiz iritsiko zain. Bitartean segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2023202220192018201720162015201420132012201120102009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/08/16

2023-08-16 Azkoitian andramaixetan kantujira

 

Azkoitiko Andramaixek ezagutu genituen iaz lehen aldiz eta aurten errepikatzeko zoria izan dugu.
Kalean gora eta behera ibili ginen. 
Harrera beroa jaso genuen beste behin ere eta maitatuak sentitu ginen. 
Jaia nonahi eta gustura ibiltzeko moduko lagunartea.
Errepikatzeko gogoz.geratu ginen!

Aurreko urteetako berriak: 20232022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2024/08/10

2024-08-09 Getarian Salbatore jaiak


Aurten ere Getariako jaietan egoteko parada izan dugu.

Eguraldia bero eta jaigiroa bor-bor.

Marmitako goxoa dastatu eta bazkalondo goxoagoa izan genuen.

Atseden txiki bat eta kalean behera kantuan ibili ginen luze. Giro jatorra eta gustatzen zaigun jaigiroa zegoen. Jendearen irrifarra nabarmena zen eta halaxe itzuli ginen gu ere etxera.

Hurrengo batean gehiago lagunok!

Segi horrela!

Aurreko urteetako berriak: 2023-2 2023-12022-22022-1,  201920182016201520142014ko euskal jaia2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: