2022/04/29

2022-04-28 Lazkaon San Prudentzioetan kantujira

 

Goierriko txoko honetan izan gara hirugarrenez. Eta beste behin ere irrifarrarekin itzuli ginen etxera.

Eguraldiak errespetatu gintuen eta gustura ibili ginen San Prudentzio eguneko iluntzean.

Koadrilla aparta izan genuen hasieratik eta geratu ere egin gabe han ibili ginen jo ta ke kantuan.

Jendea festa gosez zegoen eta espero dugu gure saioarekin pixkat asetu izana. 

Ederki pasa genuen eta ostiral goizeko gure lanetara gustura joan ginen .

Ondo ondo pasa festak eta hurrengo bat arte Lazkao!

Plazer haundi bat izan zen!

 Aurreko urteetako berriak: 2019, 2018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat:

 

 

2022/04/04

2022-04-03 Astigarragan kantujira

Astigarragan behin ere izan gabe ginen talde bezala jotzen. Aurtengo udaberrian izan da gure lehen aldia.

Ez dugu puxkatean ahaztuko. Ergobian genuen hitzordua 12:00etan eta fin-fin azaldu zen talde polit bat.

Hasi orduko ahotsak berotuta zituzten eta 2 ordu t´erdiz ez ginen geratu ere egin.

Errepertorioari astindu bat eman genion eta irrifar batekin bukatu genuen aspaldian horrelako gutxi bizitzeko aukera izan baitugu.

Eguna borobiltzeko bazkaltzera sagardotegi batera joan ginen, etxera are eta gusturago itzultzeko.

Eskerrik asko bereziki Aiztondo abesbatzari gurekin kontatu eta babes hori eman izanagatik. Segi horrela kantuan! Segi euskaraz kantuan!



 

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat:

 

2022/04/02

2022-04-01 Gallartan euskal astean kantujira

Abanto-Zierbenan egon garen bigarren aldia izan zen atzokoa. 

Lehenago Las-Karreras ezagutzeko zoria izan genuen eta aurten berriz Gallarta.

Udaberriko ostirala bazen ere, eguraldia erabat negukoa aurkitu genuen. Kalean hotz baina jende beroa inguruan.

Eusko Gudarien plazan ibili ginen batera eta bestera, eta ez ginen berehalakoan aspertu. 

Meatzaldeak euskara maite duela sentitu genuen eta euskaraz ondo pasatzea badagoela ikusi genuen.

Lan asteari bukaera ederra eman genion eta pandemiak eta gerrak ahaztuta gustura joan ginen etxera. 

Beste bat arte lagunok!

Aurreko emanaldiak: 2019

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: