2013/12/26

2013-12-22 Arrasaten Santamasak

Abenduaren 22an Arrasaten egoteko aukera izan genuen. Iritsi eta indarrak hartu genituen Arrasate tabernan. Ederki gosaldu genuen eta ordurako baten batek poltsikoa bero- bero izango zuen kalean. Gabonetako loteriak San Andres auzoan utzi zuen sari potoloa eta bat baina gehiagori azken boladako penak uxatuko zitzaizkion.
Jende uholdea kalean zebilen eta gu uholde horren erdira arrimatu ginen.

Lehen saioa plazan eta ondoren elizaren atariaren ondoan. Bertan, behin gertatu ez zitzaiguna gertatu zitzaigun. Joaldunak batera eta bestera zebiltzala haien bisita izan genuen. Beraien erritmora moldatu eta aurrera segi genuen.

Kaleko giroan mugildu ginen eta ederki pasa genuen 14:30ak arte. Laguntza izan genuen uneoro eta bazkaltzera joan beharrak behartu gintuen bukatzera.

Polikiroldegian ederki bazkaldu eta bazkalondorenean jo genuen. Gure aurretik Inkansables txaranga, albokariak, trikitilariak eta dantzariak izan genituen. Egun polita pasa genuen!

Errepikatzeko modukoa!

Eguneko berriak: 2012, 2009, egitaraua,

Eguneko argazkiak:

Eguneko bideoak:




2013/12/07

2013-12-05 Orozkon kantujira

Aurten San Nikolas bezperan Orozkon egoteko parada izan genuen. 20:00etan plaza ilun eta goibel ikusten genuen. 3 ordu beranduago berriz argitxu eta zaratatsu.
Gure tamainako kantujira proposatu ziguten, hau da, herriko taberna bakoitzaren atarian edo barruan saiotxo bana egin eta orduan etxera. Horrela bada, gaueko 0:00ak eamn zigun akordatzerako. Guk badaezpada ere aurretik zerbait jan genuen baina gurekin fin-fin ibili zen bat baina gehiago afaldu gabe joan zen etxera.
Ez al duzue afaldu behar? galdetu eta erantzuna zera izan genuen. Bai!!! bihar.
Seinale ona!
Ederki pasa genuela esan eta gurekin egon zirenei eskerrak ematea besterik ez zaigu okurritzen.

Abendu hasierako data hauetan Mikel Laboa eta Xabier Lete oroitzea dakarkigu nahita nahi ez. Baina, baita euskararen eguna ez dela egun bakarra gogorarazteko ere, urteko egun guztiak behar dute euskararenak.

Beste bat arte Orozko!

Eguneko berriak: Orozkoko udala

Eguneko argazkiak:

2013/12/02

2013-11-30 Morgan kantujira

2013koa azaroaren 30 honetan lehen aldiz bisitatu genuen Morgako herria. Askotan festa handien bila ibiltzen gara eta gauza erraldoiek betetzen dute jendea. Horiek ditugu gustuko.
Morgako lagunek 3 taberna eta koadrila eder bat ondo pasatzeko nahikoa dela erakutsi ziguten. Zapatua zen bai, baina tenperaturak etxean geratzeko gonbita egiten zuen. Poliki-poliki jendea inguratu zen eta denak taldean ibili ginen 3 tabernetan gora eta behera.
Ederki ibili ginen kantuan, edaten, jaten eta azkenerako dantzan ere bai!!!!
Pintxo-poteak ez dakigu nola funtzionatzen duen asteroko martxan, baina atzokoan giro ederra izan genuela esan behar dugu. Espero dugu gure artean ibili zirenek guk bezain oroitzapen ona izango dutela.

Eguneko argazkiak:



Eguneko bideoak: