2010/10/17

2010-10-16 Euskal jaia Areatzan


Bizkaiko Arratia lehen aldiz bisitatzeko aukear izan dugu aurtengoan. Euskal jai berria da beste herri batzuetako tradizioarekin konparatuz. Dena den, ederra da jaia indarrez ikustea.

Pena bat izan da eguraldi tristea lagun izana, baina festak izan zuen bere tartea.

Dantza eta kanta nahi adina egin zuenik izan da eta horrela jarraitzea esatea besterik ez zaigu tokatzen.

Bueltatzeko gogoarekin gelditu gara, beraz, laster arte.

Informazio gehiago: Egitaraua, argazki-kartelak, Bizilore,

2010/10/13

2010-10-12 Durangon San Fausto jaiak


San Fausto jaiak bisitatzen ditugun bigarren aldia izan da aurtengoa. 2009an bezala aurten jaietara joateko gonbitea jaso genuen.
Herria ezagutzeak eta herriak ezagutzea eragina izaten du, bazkal garaian hasi, Ezkurdi plazatik jarraitu eta Goienkalen bukatu arte aldamenean izan ditugu hainbat eta hainbat lagun.
Egunez jai egitea eta euskaraz ondo pasatzea bateragarri direla frogatu dugu.
Durangok behintzat frogatu digu!

Ondo pasa San Faustoak


Informazio gehiago: anboto, egitaraua,





2010/09/26

2010-09-25 Laudion euskal jaia


Laudioko zita indartzen ari zaigu. Aurtengoan bertsolariekin banatu beharra izan genuen bazkalondorena eta eguna dotore joan zen.
2009an ere bertan izan ginen baina eliz atariko giroa goxoagoa izan zitzaigun iazko frontoikoa baino.
Jendearen erantzuna oso ona eta Araban izaten dugun harrera estimatzekoa izaten da.
Ea 2011n elkarrekin egoteko aukera izaten dugun.
Segi horrela!!!


Informazio gehiago: Euskaraba, deia,



2010/08/18

2010-08-17 Ondarroan arrantzale eguna


Enlace
Ondarroako Arrantzale egunak momentu ederrak ekartzen dizkigu gogora (adibide gisa 2009an ere egon ginen). Herri gutxi izango dira hainbeste jenderekin egoteko aukera ematen dizkigutena. Kantatzen duen herria ez omen da hilko eta Ondarroa zerrenda horretan azkenetakoa egongo da.
Aurtengoan eguraldia portatu zaigu eta Ondarrutarrak ere bai.

Ederki pasa genuen eta berriro itzultzeko aitzakiarik gabe geratu gara.

Informazio gehiago:

2010/07/14

2010-07-13 San Ferminak Iruñean

San Ferminetan egoteko aukera izan genuen Muthiko Alaiak peñaren eskutik.
Giro ederrean pasa genuen eguna. Bai eguerdian, bazkalondorenean eta iluntzean.
Muthiko Alaiakeko lagunekin beste zita bat egingo dugula ziurra da. Egun gogoangarria pasa genuen festen errege den hirian. goizean giro goxoa lasaia bizi izan genuen. Hein batean patxaran egoteko aukera paregabea. Arratsaldea aurrera doan heinean berriz, zezenaren moduan aztoratu zen giroa.
Pako, Lope eta Iturri izan genituen gonbidatu gisa eta aitzakia ederra izan zen lagunartean egoteko.

Eskerrik asko eta beste bat arte Muthiko Alaiak

2010/07/11

2010-06-12 -Gorlizen IV. dantzari txiki eguna

2009an bertaratu ginen lehen aldiz Gorliz aldera.
Orduan berria izan zen guretzat.
Dantza eta kantua uztartzen saiatu ginen eta badirudi bertakoek gustura egin zituztela biak.
Aurten, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere antzeko zerbait saiatu ginen eta giro ederrean ibili ginen.
Euriak bildu egin gintuen eta ederki pasa genuen.
Ea datorren urtean ere elkar ikus-entzuteko aukera dugun...
Hona hemen aurtengoan hartutako irudiak.



Hemen eguneko estekak: Aratz dantza taldea,

2010/03/15

2010-03-20 Durangon Orhipean ekimena

Datorren martxoaren 20ean Durango bisitatuko dugu.
Bertan Txoria Txori egitasmoak Orhipean Euskararen plaza herriz herri egitasmoa aurkeztuko du.
Guk guztiok gonbidatu nahi zaituztegu kaleetan zehar kantuan ibiltzeko.
Ordubeteko 3 zita izango ditugu, eguerdiko 13:00etan, 18:00etan eta 20:00etan.

Aitzakia gutxi egongo dira ez etortzeko. Zubi eguna eta giroa ziurtatuta daude eta!

Bertan espero zaituztegu!








Egitarau osoa hemen behean:

Informazio gehiago: anboto.org, berria, deia, zuzeu.com, durangon.com, larrabetzu sarean,
durangaldea.wordpress, landakogunea.com,

Antolatzaileen aurkezpen prentsaurrekoa:

2010/01/16

2010-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

Joan zen urtarrilaren 16an Berrizen egon ginen bisitan.
Negu giro haundirik ez bazen ere euria ari zuen eguerdi aldera. Dena den, 19:30etarako dena eta denak prest geunden kantuan eta dantzan hasteko.
Talde polita ibili genuen inguruan eta fideltasun hori asko eskertzen da. Athletic-en partiduak lana zaildu bazigun ere jendearen harrera paregabea izan zen.
Berrizen kantari onak daudela ikusi genuen eta dantzari are hobeak. Sinesten ez digunak ikus beza beheko bideoa.
Laburbilduz ederki pasa genuela Durangaldean beste behin ere.!
Hurrengo batean, gehiago eta hobeto!

Eguneko argazkiak klik hemen:



Eguneko bideoa:





Eguneko kartela: