2023/12/21

2023-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

 

Badira 6 urte Azpeitian Santo Tomas egunean hurreratzen garena.

Negua izanda eta gabonen bezpera izanda, badu egun honek bere xarma.
Aurten bagenuen euriaren mehatxua goizean goizetik baina ederki eutsi dio. Bai alajaina.

Etxe-zuri paretik hasi eta kalean gora egin ahala, jendea lagun izan dugu eta kantu saio ederrak egin ditugu.

Beste behin ere etxean bezala sentitu gara eta horrelakoek merezi dutela berresten digu.

Hurrengo batean ere ea elkar ikusten garen.

Aurreko urteetako berriak: 20222019 20182017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2023/12/04

2023-12-03 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak


Abenduaren 3, euskararen eguna, baina Ormaiztegira hurbiltzeko aitzakia beste bat izan da.

Ander Deunaren jaien azken ekintzara gonbidatu gaituzte aurtengoan.
Koru ederra genuen zain hasterako, eta hasi orduko eztarriak sendo.
Beste behin ere ondo babestuak sentitu gara eta ederki bukatu dugu astea. Alajaina!
Hurrengo bat arte Ormaiztegi!

Aurreko urteetako berriak: 20232022-22022-1 20192018-22018-,  2017201620152014201320122011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2023-12-02 Irunen kantujira

 

Euskararen egunaren usainean bisitatu izan dugu Irungo herria aspaldian.
Zapatu-larunbat eguerdiko plana izaten da eta aspaldian euritsua gainera.
Izan genuen eguraldiarekin emanaldi gutxi atera izan ditugu aurrera. Aurtengoan ateri uneak aprobetxatu genituen batetik bestera joateko, baina gainontzean, ahal zen moduan babestuta kantatzen ibiltzea tokatu zitzaigun.
Askoren irribarra ikusteak poztu gintuen. Zergatik?
Kantatu eta euskaraz ondo pasatzea mundiala delako.
Hurrengo batean gehiago! Eta ateri!

Aurreko urteetako berriak: 202220202018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: