2022/05/07

2022-05-06 Getarian antxua egunean kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 11:01 e(t)an

 

Getarian izanak gaude lehenago, baina behin ere ez ginen egon Antxua egunean.

Maiatzeko egun paregabea izan genuen aurten eta ostiral iluntze baterako inongo aitzakiarik gabe ibili ginen. 

Antxoak, sagardoa eta txakolina dagoen lekuan aldarte ona ziurtatuta dago.

Horrela hasi eta musikaren laguntzaz kantatu eta kantatu ibili ginen. Goitik behera egin genuen erreskadan eta giro paregabea izan genuen.

Beste behin ere Getariarrek ez ziguten hutsik egin. 

Bertako lagunek ondorenean ere bikain zaindu gintuzten. Eskerrik asko lagunok!!!!!

Hurrengo batean gehiago!!!!!!

Aurreko urteetako emanaldiak Getarian: 2019, 2018, 2016, 2015, 2014, 2014ko euskal jaia, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

 

 



Ez dago erantzunik "2022-05-06 Getarian antxua egunean kantujira"