2009/05/10

2009-05-15 Zumarragako Eitzagan San Isidro jaiak

Ibon (e)k argitaratua 19:01 e(t)an

Eitzagak ez du aurkezpen beharrik Urola Garaian bizi den edonorentzat.
Dena den, ez dakienarentzat gaur egun Zumarragako auzo bat dela esango dugu. Gure taldean 3 lagunek lotura berezia dugunez jai hauetan parte hartzea halaxe kontsideratzen dugu.

Ostiralean, San Isidro egunean, patroiaren egunean alegia han izan ginen arratsaldetik gauerdira arte. Hein batean etxean jokatzen genuenez bagenekien ingurukoak nolakoak ziren eta horrek dituen abantailak eta desabantailak ikusirik balorazio ona egin genuen. Arratsaldean tenperatura ederra egin zigun eta majo kantatu genuen. Iluntzean berriz luxuzko afaria eta konpainia ederrean gainera. Han zegoen nahasketa eta pluralismoa nekez lortuko ditu gaur egungo lehendakariak ere!!!
Trikitilariekin txandatuz gau erdira arte ibili ginen eta erretirada ustez garai egokian egin genuela pentsatzen dugu. Hori bai, gauak ederki freskatu zizkigun barrenak. Ahaztuta geunden oraindik maiatzean gaudela.
Antolatzaileei zorionak eta eskerrik asko! Jarrai horrelako jaiak antolatzen umorea sintoma ederra da eta!!!






De Eitzagako bideoak
Irudian klikatuz gero bideo ikusteko aukera izango duzu. Merezi du
Jaietako egitarau osoa jakin nahi baduzu hemen klikatu

Ez dago erantzunik "2009-05-15 Zumarragako Eitzagan San Isidro jaiak"