2016/09/24

2016-09-24 Zallan jaiak

Enkarterrietara egin dugun lehen bisita izan da gaurkoa. Herri eta ingurune ederra da bailara hau eta plazer bat izan da gaurko bisita.
Karpa erraldoia eta jendetza bazkaltzen. Bakoitzak bere lagunartea eta herri bazkari bikaina. Ederki pasa dugu koadrillaz koadrilla eta kantuz kantu.
Akordatzerako Errebal taldearen txanda zen eta bukaera ederra eman diegu haiekin batera 2 kantu joaz.
Zalla! Ondo bukatu jaiak!!!!


Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen




2016/09/18

2016-09-18 Urretxun Euskal Jaia

Euria, elurra, haizea eta zenbat lagun hortxe!
Gure ondoan!!!!
Herrian maitatuak izatea baina gauza haundiagorik ez dago.
Eskerrik asko gurekin ibili zareten guztioi!!!!

Aurreko urteetako argazkiak: 20152014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Aurtengo argazkiak ikusteko klikatu hemen

Aurtengo laburpen bideo bat:


2016/09/15

2016-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Bigarren aldiz egon gara Mutrikun eta iazkoa bezain edo ederragoa izan da iluntzea. Eguraldi tristea izan dugu iristean baina emanaldia hasterako argitu egin du egunak.
Giro jatorra eta etxekoa aurkitu dugu bertako kaleetan eta han ibili gara goiko plazatik behekora joanez.

Koadrilla ederra izan dugu lagun eta jaietarako gogo bizia somatu dugu. Ederki pasa dugu, bai horixe!

Aurreko urteetako berriak: 2015

Eguneko argazkiak ikusi nahi izanez gero klikatu hemen

Eguneko bideoak:



2016/09/09

2016-09-08 Zarautzen euskal astea

Zarautz bisitatu dugu aspaldiko partez. 2008. urtetik ez genuen bertan egoteko aukerarik izan. Aurtengoan hasierak ez zuen ematen gure alde zegoenik. Euri zaparrada izan genuen lagun 19:00etatik 20:30ak arte. Musika plazan elkartu eta udaletxeko plazako arkupeen babesera joan ginen. Han koadrila ederra izan genuen lagun eta handik aurrera eguraldia bezela dena hobetzen joan zen. Pilarreko plazako babesak giroa berotu zuen eta tarte polita egin genuen bertan.
Amaitzeko eguraldiaren baimena izan genuen eta  musika plazan saio eder bat egin genuen.
Zarautz herri kantaria badela berretsi genuen eta horrelako koadrila lagun izanda maldan behera lan egitea bezela izan zen.
Aho zapore gaziz hasi eta gozoz bukatu genuen
Bikaina!
Ederki pasa genuen!!!!

Eguneko argazkiak klikatu hemen:



Eguneko laburpena klikatu hemen:


Eguneko bideoak: