2024/09/29

2024-09-28 Ormaiztegin San Migel jaiak

 

Aurten ere Ormaiztegi bisitatu dugu.

San Migel egunaren inguruan antolatzen diren ekimenen bukaerako afarian izan gara.

Urtero giro beroa izan dugu eta harrera bikaina jaso. Aurten ez da gutxiago izan. Festa egiteko gogoa dagoenean horrelakoak ikusten dira.

Ederki pasa genuen eta horrela jarraitzeko eskatu.

Aurreko urteetako berriak: 2023-1, 2023, 2022-2, 2022-1,  2019, 2018-2, 2018-,  2017, 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argakiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2024/09/23

2024-09-22 Urretxun euskal jaia

 

Herrian jotzea polita da beti.
Aurten euskal jaiak forma eta ordutegi berriak hartu ditu.
Iluntzean jotzea tokatu zitzaigun eta espero ez genuen moduko erantzuna jaso genuen.
Jendetza atzetik eta aurretik.
Poza ematen du jendeak euskaraz eta kantatu nahi izatea.
Urte osoan jarrai dezagula horrela.
Bitartean segi Urretxuko jaiak disfrutatzen lagunok!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2023, 2022, 2019, 2018, 2017, 2016, 2015,  2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2024/09/15

2024-09-15 Ermuan Folkez blai

Ermua bisitatu hirugarrenez. 
Domeka edo igande eguerdi goxoa izan da alde guztietatik begiratuta. 
Tenperatura epela, jendea inguruan partehartzaile eta harrera polita.
Jaialdi honen lagun izatea luxu bat da eta beste behin ere ederki pasa dugu.
Hurrengo bat egongo denaren gogoz, segi horrela lagunok. 
Euskarak badu tokia eta ederki pasa daitekeela frogatzen duzue egunero.

Aurreko urteetako berriak: 2023, 2022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: