2025/06/15

2025-06-15 Astigarragan kantujira

Badira urte batzuk Astigarragako Aiztondo abesbatzako lagunekin kantujira bat egiten dugula.

Aurten, Ergobiko saiorik ezin izan dugu egin eguraldia ez baikenuen alde. Euria fin-fin ari zen eta ezinezkoa izan zen bertan kantu saiorik egitea.

Dena den, Erriberako aterpea aprobetxatuz oso ondo kantatu eta atertzea lortu dugu. Herriko kaxkoan azkenean saioa "normaltasunez" egitea lortu dugularik. 

Ahots gozoak izan ditugu lagun eta igande egurdian asko gozatu dugu. Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urtetako berriak: 202420232022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2025/06/09

2025-06-08 Bergaran Pentekostes jaietan kantujira

 

Urte asko zen Bergara bisitatzeko aukerarik ez genuela.

Igande iluntzea festen barruan momentu lasai baten itxura zuen.

Ba eskerrak!

Iluntzeko mokadutxoaren garaian ibili ginen Bergara erdialdean eta giro paregabea aurkitu genuen. 

Eztarriak oraindik ondo zeuden eta kantaldi ederrak egin genituen koadrilla eder batekin.

Batzuk astelehena izango dute eta beste batzuek festetarako gogo ikaragarria.

 Ondo bukatu jaiak! 

Aurreko urteetako berriak: 2015,  2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat: