2014/10/24

2014-10-24 Legazpin kale zaharreko jaiak

Bentazaharra (e)k argitaratua 23:00 e(t)an

Hirugarren aldiz bisitatuko dugu Legazpi. Urtean behin bisita egiteko aukera izan dugu aspaldian...

Lagun dexente ditugu paraje hauetan eta gustua ematen du bertara gerturatzea.

Aurtengoan giro epel-epela izan genuen lagun eta ostiral batez etxeratzeak ere pena ematen zuen. Kale zaharrean edo Nafarroa kalean beheeera hasi genuen jarduna. Ondoren kalean gooora egin genuen ta bertan Benito Lertxundiren kontzerturako 15 sarrera bikoitz zozkatu zituzten. Hortik aurrerakoak tabernaz taberna ibili ginen eta koadrilla ederra izan genuen lagun.
Gustura joan ginen beste behin ere etxera!

Eguneko berriak: Zingi-zango, Hitza, Legazpi udala




Aurreko urtetako berriak: 2013, 2012

Eguneko argazkiak:


Eguneko bideoak:


Ez dago erantzunik "2014-10-24 Legazpin kale zaharreko jaiak"