2023/12/04

2023-12-02 Irunen kantujira

Bentazaharra (e)k argitaratua 06:20 e(t)an

 

Euskararen egunaren usainean bisitatu izan dugu Irungo herria aspaldian.
Zapatu-larunbat eguerdiko plana izaten da eta aspaldian euritsua gainera.
Izan genuen eguraldiarekin emanaldi gutxi atera izan ditugu aurrera. Aurtengoan ateri uneak aprobetxatu genituen batetik bestera joateko, baina gainontzean, ahal zen moduan babestuta kantatzen ibiltzea tokatu zitzaigun.
Askoren irribarra ikusteak poztu gintuen. Zergatik?
Kantatu eta euskaraz ondo pasatzea mundiala delako.
Hurrengo batean gehiago! Eta ateri!

Aurreko urteetako berriak: 202220202018

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

Ez dago erantzunik "2023-12-02 Irunen kantujira"