2019/12/28

2019-12-27 Lemoan kantujira

Lehen aldiz izan gara Arratiako Lemoa herrian.

Opor usaina dago nonahi eta ostiral iluntzean plan ederra da lagunekin elkartu eta kalean ibiltzea.
Aitzakia bikaina kantuan ibiltzeko. Eta halaxe egin genuen Lemoan.
Kalean hotz bazen ere, barrenak eta eztarriak bero-bero mantedu genituen.
Giroa goxatu genuen eta erantzun polita jaso genuen Lemoarrengandik.
Plan polita eta Arratia bisitatzeko aitzakia bikaina.

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2019/12/24

2019-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira


Aurten hirugarren urtez egin diegu Olentzero eta Maridomingiri agur.
Bilboko Arriagara egiten duten bisita garrantzitsua izaten da eta bertaratzeko aukera izan dugu aurten ere.
Loiuko talogileak izaten ditugu lagun, eta bertan jendetza inguratzen zaigu, nahita edo nahigabe.
Kantuan gustura ibili ginen eta giro horrekin beste hainbeste egoteko gogoa ere ematen zuen.
Plazer bat honelako egun seinalatu batean Bilbora gerturatzea.
Eguberri Argiberri on!


Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2019/12/21

2019-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Azpeitian izan gara Santo Tomas egunez. Hirugarren aldia da egun honetan bertaratzeko aukera izan duguna.
Jendetza nonahi, eta jendetza gurekin kantuan.
Eguraldi bikaina, konpainia polita eta jai giro ederra.
Irudiak hor daude eta espero dugu azpeitiarrek guk bezain ondo pasa izana!
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 2018, 2017

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2019/12/08

2019-12-08 Orion San Nikolasetan kantujira


Urte batzuk badira Oriora lehen aldiz joan ginenetik.
Gazteagoak ote ginen... Baina joaten garen aldiro gaztetuta itzultzen gara etxera.
Gaur eguraldiak negura egin du. Euria eta hotza kalean. Horregatik aterpe, tabernen babesa eta jendearen beroaren bila ibili gara.
Baita topatu ere.
Lagun zaharrak (aspaldikoak esango dugu)  inguruan eta kantatzeko gogoa nonhai.
Plazer bat izan da lagunok!
Hurrengo batean gehiago eta hobeto!
Ondo bukatu jaiak!!!!!

Aurreko urteetako berriak:  2019-1, 2018-1, 2018, 2014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: