Ez da aurtengoa lehen aldia izan Zuia Euskarazen parte hartzeko aukera izan duguna. Duela 2 urte,
2009an ere parte hartzeko aukera izan genuen.
Orduan bezala aurten ere Zuiako lagunek ez digute hutsik egin. Giro jatorra eta alaia topatu genuen eta euskarak hori baldin badu, izango du etorkizuna dudarik gabe.
Besterik ez, ea beste batean elkarrekin izaterik dugun...
Informazio gehiago:
Euskaraba,
Zuiako udala,
Zuialde,
Noticias de Alava,
Bidabarri,
Noticias de Alava1
Argitaratutako ordua 13:01
17 urte, urtero-urtero zita izan eta gero Pakok kale egin bazigun ere, Bentazaharreko Mutiko Alaiakeko lagunok Urrestillan izateko parada izan genuen joan zen ekainaren 18an. Urrestillarrek ez ziguten kale egin beste behin ere eta etxean bezala aritu baikinen. Festak izan ez arren festa giro ederra izan genuen eta eguraldiak errespetatu zigunez, ze gehiago nahi dugu???
Auntxako txuletak ez zigun ihes egin eta honegatik bada ere tradizioari segiko diogu. Bai horixe!
Argitaratutako ordua 20:00