2017/12/24

2017-12-23 Bilbon Olentzeroren etorreran kantujira

Bilbora Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren eta ea lagunduko ote genien galdetu ziguten.
Baietz esan genien inongo dudarik gabe!
Bilbotarrak agurtu zituzten eta haien lanak amaitutakoan hasi zen gure txanda!
Arriaga pare parean eta Loiuko talogile jatorren ondoan. Toki paregabea inongo dudarik gabe.
Hasi eta jendea inguratu zitzaigun ezer esan gabe (Alberto moduko inkondizionalak tartean!). Akordatzerako bero-bero bili ginen eta ederki pasa genuen.
Gabonak mundial hasi ditugu.
Ea halaxe bukatzen diren!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:




2017/12/21

2017-12-21 Azpeitian Santo Tomas eguna

Santo Tomas egunez egin dugu lehen aldiz Azpeitiara bisita.
Urrestillan 20 urtetik gora joan bagara ere, aurten izan gara Azpeitiko kaleetan lehen aldiz.
Tenperatura hotza, baina jendea bero zegoen kaleetan.
Hor ibili gara Ttuntturro artean batera eta bestera.
Koadrilla ederra izan dugu uneoro lagun eta hotzik ia sentitu gabe gustura itzuli gara etxera.
Ea beste batean ere elkar ikusteko aukerarik dugun!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen.

Eguneko bideoa hemen:




2017/12/03

2017-12-02 Zarautzen Euskararen eguna

Euskarak ez du erreza izaten eta atzoko arratsaldeak ere ez zuen erreza ematen.
Eguraldi "frexkoa" eta euria egiteko arriskua gurekin genuen baina... euriak eutsi egin zion.
Tenperaturari kasu gutxi egin eta Zarauzko kale ibilaldia pentsatu bezala egin genuen.
Lagun ugari gurekin eta pixkanaka eztarriak eta barrenak berotzen!
Zarautzek ez du huts egiten eta ederki pasa genuen. Kantuan, dantzan eta egunari zentzu haundiagoa emanaz, euskaraz!
Mihia dantzan jarraitu behar dugu gainontzeko 364 egunetan.
Hurrengo batean gehiago!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2017-09-082016

Eguneko bideo bat:




2017/12/01

2017-11-30 Ormaiztegin Ander Deunaren jaiak

Ormaiztegira urtetan ari gara bisita egiten eta beti bertaratzen gara gustura.
Gertukoak gara eta gertukoak sentitzen ditugu.
Aurtengo San Andres egunak bazirudien etxean geratzeko egun egokiagoa zela kalean kantua ibiltzeko baino...

Baina ez da hala izan.

Gozo-gozo hasi gara karpan kantuan eta goxo-goxo hartu gaituzte.

Poliki-poliki eztarriak berotzen joan gara eta akordatzerako bukatu beharra izan dugu.

Tabernetan tokia izan dugu eta ederki pasa dugu egia esan. Ea beste batean kantuan gehigo ibiltzen garen, hobeto zaila izango baita!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen:


Eguneko bideo bat:





2017/11/25

2017-11-25 Martutenen kantujira


Aurten bigarrren aldiz egon gara Martuteneko lagunekin kantuan.
12:00etarako txintxo-txintxo eta gogotsu koadrilla ederra izan dugu zain.
Ez gara onenean joan, taldekideko kantari nagusiak ezin izan du joan, baina ez dugu apenas bere falta somatu. Donostia aldeko lagunak ederki gidatu gaituzte eta bukaerako ordua akordatzerako iritsi zaigu.
Gustu bat da honela lagunduta ibiltzea eta gustura itzuli gara etxera.
Errepikatzeko gogoz joan gara etxera!
Beste batean, gehiago eta hobeto!!!!!

Beste urtetako kronikak: 2016



Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:







2017/11/19

2017-11-18 Tolosan Babarrunaren eguna


Babarrunaren egunean egon gara bigarren urtez.

Eguraldi hotza eta harrera beroa jaso genuen. Ez dakigu babarrunaren indarra zen edo ze arraio duten Tolosar hauek, baina giro ederra egon zela esatea besterik ezin dugu esan.

Hasieratik koadrilla ederra inguruan eta festarako gogoa nonahi!
Antzematen da urtean zehar jende ugarik lan asko egiten duela herri alai, bizi eta parteahartzailea izateko!

Eskerrik asko Zipiri danborra gurekin jotzeagatik eta Asier Azarolari argazki eder horiek ateratzeagatik.

Ea beste batean gehaigo eta hobeto esateko aukera dugun!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Iazko kronika hemen: 2016

Eguneko bideo bat:


2017/11/12

2017-11-12 Sondikan euskal azoka


Sondikara joan garen lehen aldia izan da.

Eguraldiaren beldur izateko motiboak genituen, emandako aurreikuspenak txarrak ziren baina halare ederki prestatuta zegoen herria.

Batera eta bestera ibili gara, han kantu bat eta ondoren dantza bat aitzakia hartuta.

Koadrilatxoa izan dugu lagun eta igande pasa ederra egin dugu.

Ondo pasa dugu Txorierri inguru horretan!

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat


2017/09/18

2017-09-17 Urretxun euskal jaia

Beste urte batez Urretxuko Euskal jaiean parte hartu dugu.
Herrian jotzeak eta horrelako erantzuna ikusteak poza ematen du!
Gogoratu, euskal jaia egun bat izateaz gainera urte osoan egin behar dugula!
Datorren urtean berriz eta hobeto!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 20152014, 2013, 2012, 2011, 2009, 2008

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2017/09/15

2017-09-14 Mutrikun Galbaixo jaiak

Galbaixotan egon gara hirugarrengoz.
Aurtengoan arazo tekniko bat izan genuen gure ekipoarekin eta nahi baina beranduago hasi ginen.
Hasi orduko koadrilla ederra izan genuen lagun eta honela oso oso erreza da ondo pasatzea.
Han ibili ginen aldapan gora eta behera!
Giroan lagundu zuen eta giro polita sortu zuten herritarrek!!!!
Ea berriz elkar ikusten garen


Aurreko urteetako berriak: 20162015

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoa

2017/09/09

2017-09-08 Zarautzen euskal astea

Euskal jai bezperan Zarautz bisitazea lujo bat da.
Jendea motorrak berotzen baina gehiegi berotzeko beldurrez egoten da...
Guk aurten bertan egoteko suertea izan dugu. Eguraldi ederra egoneako, kanturako eta ondo pasatzeko, ez iaz bezela.
Musika plazan hasi eta lagun talde fina izan dugu lagun iluntze osoan eta horrela lanak egitea oso erreza izaten da.
Jendearen partehartzea, kantatuz eta euskaraz egitea izaten da gure nahia eta atzo hori ikusi genuen Zarauzko kaleetan.
Ondo pasa euskal jai eguna!!!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2016,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:



2017/09/03

2017-09-02 Gamizen Sanantolin jaiak

Gamiz bisitatu dugu lehen aldiz. Iristea bera oso polita izan da, paraje paregabeak inondik inora.
Bazkari jendetsua frontoian eta adin guztietako lagunak nahas mahasian...
Han hasi gara kanta eta kanta eta baten batzuk baita dantza eta dantza.
Pare bat ordu ibili gara aspertu gabe eta kriskitiƱekin lagundu digunik ere egon da. Bejondeizula!!!!!
Hango saioa amaitu eta taberna kanpoan egon gara giro goxoagoan. Famili giroan egia esan hobeto moldatzen gara eta ahots ederrak entzun ditugu benetan.
Kanturako zaletasuna badago eta gustura bueltatu gara etxera.


Eguneko argazkiak hemen klik eginda


Eguneko bideo bat:


2017/08/18

2017-08-17 Ondarroan arrantzale eguna

Urteak dira Arrantzale egunean toki bat egin zenigutela eta dagoeneko egun hau gure sentitzen dugula esateko moduan gaude.

Gaurkoan ere hasiera hasieratik izan dugun harrera beroa ordainezina da.

Denak alai, kantatzeko gogoz eta festarako gosez ikustea ikaragarria izan da.

Deskribatzea zaila denez behean duzue eguneko laburpen irudi batzuk!

Beste bat arte Ondarru!!!!!


Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010, 2009

Eguneko argazkiak klik hemen

Eguneko bideoak:





2017-07-17 Portugaleten San Roke jaiak

Aurtengoa lehen aldia izan da Portugalete bisitatzeko aukera izan duguna.

Ezkerraldean egonak geunden baina Portugaleten ez.

Roke Deunaren jaiak izan ditugu dastatzeko aukera eta aho zapore goxoarekin joan gara etxera.

Eguerdi partean eguraldi ederra zegoen eta kalean giro ederra. Kanturako aitzakiarik ez eta jendeak bikain erantzun du!

Euskararen zipriztina ari da ezkerraldea bustitzen eta kantuan bada are hobeto!!!!

Hurrengo batean gehiago eta hobeto!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideoak:


https://goo.gl/photos/TACP3pg7Tc4GKxoq9

2017/07/31

2017-07-30 Loiolako jaietan kantujira

Gaur, Donostiako Loiola auzoa bisitatu dugu bigarrengoz. Jaiak dastatzeko aukera izan dugu eta bai dastatu ere!
Kantuan hasterako koadrila ederra izan dugu lagun. Antzematen da hilero-hilero fin ibiltzen den jendea badagoela eta gaur guk ez dugu lan handirik izan jendea biltzen.
Auzoko txoko gehienak ikutu ditugu eta ederki pasa dugu. Jendea alai sumatu dugu eta gu ere halaxe ibili gara.
Ondo segi jaietan eta ea beste batean elkar ikusteko aukerarik dugun!!!


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Aurreko urteetako berriak: 2016

Eguneko bideo bat:



2017/07/26

2017-07-25 Soraluzen jaiak

Bada laugarren aldia Soraluze edo Plaentxi bisitatu duguna eta egia esan bertakoek ez digute kalerik egin.
Eguraldia duda mudakoa izan dugu emanaldian zehar baina esan liteke hein batean salbatu garela, eutsi diola alegia.
Beti sentitu izan gara gustura plaentxiarren artean, kale estu horiek gure emanaldirako mundialak dira eta izaten dugun konpainia beti izaten da lagungarri.
Partehartze ona eta girotsua sentitu dugu.

Ez diguzue failatu eta espero dugu guk ere ez failatu izana!
Ondo bukatu jaiak eta segi horrelako umorearekin!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2015, 2014, 2013

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen


Eguneko bideo bat:






2017/07/18

2017-07-17 Markinan Karmen jaiak


Hirugarrenez egon gara Karmen jaietan Markina-Xemeinen.
Denetan beroa izan dugu lagun, baina aurtengoa ez dakigu azkena izan delako edo zer... Baina hidratatzea eskatu digu.

Gogotik kantatu du markinarrak, alajaina!!!!

Horrelako koadrila alboan izanda lanak errez egiten dira eta egia esan, oso atsegin izan zaigu aurtengo bisita.

Plazer bat izan da eta ez zaigu errez ahaztuko gaur bizi izan ditugun une batzuk. Ondo bukatu dira jaiak eta ea hurrengoak hauek bezain onak edo hobeak diren.

Hurrengo bat arte!

Aurreko urteetako berriak : 20162015
 
Eguneko argazkiak hemen


Eguneko laburpen bideoa ondoren:


2017/07/15

2017-07-13 Antzuolako jaiak


Aurten ere berriz egon gara Antzuolako jaietan.

Afarian jendetza topatu genuen eta beti bezain festarako gogoz. Harrera beroa eta adiskide ugari inguruan. Etxean sentitzen garela esatea ez da gezurra esatea.
Eskerrik asko beste behin ere hor egon zinatelako eta gure gabeziak betetzen lagundu zenigutelako.

Ondo pasa festak!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2012, 2011

Eguneko argazkiak ikusteko hemen

Eguneko bideoa:



2017/07/10

2017-07-09 Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)


Laugarren aldia bada Geltokian izan garena. Aurtengo formatoa ezberdina izan da. Irrintzi dantza taldeak urtean zehar antolatu dituen erromerien baitan hartu dugu gaurkoan parte.

Erantzun ezinhobea jaso dugu beste behin ere herritarren partetik.

Partehartze ederra izan dugu eta euskarak eta euskal giroak gurean oraindik baduela tokia erakustsi dugu!

Zorionak festetan lanean fin-fin ibili zareten horiei, giro paregabea probokatu baituzuea.

Segi horrela urte askoan!

Bejondeizuela!


Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015

Eguneko argazkiak hemen


Eguneko bideoak hemen: 

2017/06/20

2017-06-17 Urrestillan San Joanak

Urte asko dira Urrestilla dugula bisitaleku.
Aurten bero ikaragarria egin zuen eta gure aurretik zeuden kros lasterkariek utzitako erreleboa bete behar izan genuen.

Harrera beroa jaso genuen eta maitatuak sentitzen garela esan behar dugu.

Plazer bat da Urolako txoko hau bisitatzea eta halaxe urte askoan elkar ikustea besterik ez dizuegu opa!

Datorren urtean gehiago eta hobeto!

Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2014, 2013, 2011


Eguneko argazkiak hemen


Eguneko bideoa:


2017/06/06

2017-06-03 Amurrion Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna

Amurrion eskaini dugun lehen emanaldia izan dugu hau. Inguruan ibilita ginen bainan Amurrion bertan ez.
Ekainak 3, Euskaraz bizi eguna Amurrion.Egun osoko egitarau mardula goxatzeko aukera izan dute herritarrek, ibilaldia, rugby entrenamendua, umeentzako tailerrak, garagardo dastaketa, herri bazkaria,... eta arratsaldean berriz kalez kale, tabernaz taberna, kantuz eta musikaz alaitzeko aukera izan dugu konpaini ederrean. Osagarri berezia ere izan dugu bikote bertsolariekin, Oihana Bartra eta Izar Mendiguren, bat bateko kantuetan gure arreta guztia jaso dute.
Bentazaharreko musikariak berriz pozik gelditu gara herritarrengandik jasotako arretagatik, elkarrekin kantuan aritzea plazer handi bat izan da.
Laster arte Amurriotarrak!.  





Eguneko argazkiak hemen klik eginda

Eguneko bideoa:

2017/05/22

2017-05-21 Ortuellan jaiak

Aurtengoa izan da Ortuellara gerturatzeko aukera izan dugun lehen aukera.
Bazkari haundia eta jendetza aurrean, eta hori beti izaten da zaila girotzea.
Dena den eta aje eguna zela jakinda ere poliki-poliki inguratu zaizkigu kantuzale ugari.
Giro beroa zegoen eguzkiak eta jaiak lagundurik eta jendearen frexkotasuna aurkitu dugu!
Jaietarako kasta demostratu digute Ortuellarrek.
Ederki pasa dugu eta aho zapore onarekin itzuli gara etxera.
Hurrengo batean hobeto eta gehiago!!!!!

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen


Eguneko bideoa:



2017/05/15

2017-05-07 Zaldibarren Gure Esku dago

Zaldibar beste bisita batetik ezagutzen genuen. Orduan euria gora-behera egin zigun eta ez genuen giro izan.
Maiatzaren 7 honetan besterik izan zen. Beroa eta eguzkia lagun izan genuen egun osoan eta gogotik berotu zuen giroa.

Jendea gogoz aurkitu genuen eta bazkari herrikoi mundiala antolatu zuten.

Lanaren fruituak jaso ahal izan ziren eta festa borobila izan zela esan genezake. Kantatu, dantzatu eta parte hartu!
Parte hartu zentzu guztietan eta euskaraz bada askoz hobeto!

Eskerrik asko Zaldibar eta ea bidean berriz ikusten garen.

Aurreko urteetako berriak:  2014

Eguneko argazkiak hemen

Eguneko bideoa



Eguneko bideo bat (Anboton publikatua)





2017/02/07

2017-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

Beasainen izan gara beste behin ere.
San Martin patroi eguna da Beasainen eta odolkiaren kofradiakoek pisu berezia dute egun honetan.
Goizean beraien lana egin ondoren Dolarea Hotelean bazkaria izan zuten kofradiakoek eta beste hainbat gonbidatuk.
Bazkalondorena girotzen izan ginen, baina gu joaterako ederki girotuta zegoen kontua.
Han kantu batzuk kantatu ondoren kalera joan ginen herritarrak nolabait berotze aldera.
Eguraldia ez genuen lagun izan. Txarragorik aurkitzea zaila izango da. Euria goitik behera eta barrurako egokiagoa zegoen. Dena den, kalean zeudenak guregana majo inguratu ziren eta estimatuak sentitu ginen beste behin ere.


Aurreko urteetako berriak: 2016, 2015, 2012, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

Eguneko bideoak: