2021/11/28

2021-11-28 Leioan kantujira

Xabier eguna gainean dugu eta horrek euskararen egunaren atarian gaudela esan nahi du. 

Euskarak egun gutxi behar ditu eta hiztun fin gehiago. 

Hori ez dugu egun batetik bestera lortuko eta horretarako hainbat ekimen egiten dira.

Guk euskara eta kantua ditugu ardatz eta gaur Leioan ibiltzeko aukera izan dugu. Ez da lehen aldia izan Leioan ibili garena eta horrek poza ematen digu.

Eguraldi makurra izan dugu, baina arkupeak lagun, hor ibili gara batetik bestera. 

Talde txikia eta goxoa izan dugu aldamenean eta gustura ibili gara izan garen lekuetan.

Hurrengo batean ere elkar ikustea espero dugu eta euskarak izan dezala protagonismoa!

 

Aurreko urteetako berriak: 2019, 2014, 2012/2, 2012/1, 2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Eguneko bideo laburpen bat:




2021/11/16

2021-11-12 Hernaniko garagardo azokan kantu afaria

 

 

Hernanira joan izan gara urte hauetan zehar. Eta pandemia ondorengo lehen emanaldi haundia egitea tokatu zitzaigun. Rugby taldekoek gonbidatu gintuzten eta bertaratu ginen gustura asko.

Geurea egiten saiatu ginen, jendeak kantatu, parte hartu eta euskara aireratu.

Zerbait lortu genuen eta irriparrarekin itzuli ginen etxera...

 Segi horrela lagunok!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 2009 , 2019


Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: