2025/06/15

2025-06-15 Astigarragan kantujira

Badira urte batzuk Astigarragako Aiztondo abesbatzako lagunekin kantujira bat egiten dugula.

Aurten, Ergobiko saiorik ezin izan dugu egin eguraldia ez baikenuen alde. Euria fin-fin ari zen eta ezinezkoa izan zen bertan kantu saiorik egitea.

Dena den, Erriberako aterpea aprobetxatuz oso ondo kantatu eta atertzea lortu dugu. Herriko kaxkoan azkenean saioa "normaltasunez" egitea lortu dugularik. 

Ahots gozoak izan ditugu lagun eta igande egurdian asko gozatu dugu. Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urtetako berriak: 202420232022

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2025/06/09

2025-06-08 Bergaran Pentekostes jaietan kantujira

 

Urte asko zen Bergara bisitatzeko aukerarik ez genuela.

Igande iluntzea festen barruan momentu lasai baten itxura zuen.

Ba eskerrak!

Iluntzeko mokadutxoaren garaian ibili ginen Bergara erdialdean eta giro paregabea aurkitu genuen. 

Eztarriak oraindik ondo zeuden eta kantaldi ederrak egin genituen koadrilla eder batekin.

Batzuk astelehena izango dute eta beste batzuek festetarako gogo ikaragarria.

 Ondo bukatu jaiak! 

Aurreko urteetako berriak: 2015,  2009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

 Eguneko bideo bat: 

2025/05/25

Hurrengo emanaldiak eta guri buruzkoak

Hemen doakizue hainbat informazio:

Ondorengo emanaldiak:

- Ekainak 8: Bergara
- Ekainak 20: Urrestilla
- Uztailak 2: Zumarraga
- Uztailak 5: Usurbil
- Uztailak 13: Geltokietako jaiak (Urretxu-Zumarraga)
- Uztailak 19: Zumaia
- Abuztuak 9: Getaria


NOR GARA? ZER EGITEN DUGU?






Gure taldea












Argazkia: IƱaki Aranguren



Elkarrizketa:

Goierriko hitza (2022-08-04)

Diario Vasco BegoƱa Del Teso

Urola-kostako hitzan elkarrizketa

Goiberrin elkarrizketa 

28kanala telebistan irten genun zatia ikusgai:


Kantugiro programan irten genuen zatia ikusgai:


Harremanetarako: 656 746 561 (IƱigo)

Edo

bentazaharrekomutikoalaiak@gmail.com









2025-05-24 Eibarko euskal jaietan kantujira

 

Eibarko Euskal jaietan izan garen hirugarren aldia bada.
Urtez urte aho zapore hobearekin itzultzen gara.

Eibarrrek dituen kaleak, eta kalegiroa dira guretzako aproposenak. Eguraldi beroarekin are eta hobeto. Eta eibartarrak ere ematen diote berea, noski!!

Eskerrik asko gure ondoan izan zineten guztioi!

Mundial pasa genuen!

Aurreko urteetako berriak 20242014,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2025-05-23 Mungian Musikaz blai kantujira

 

Barikua edo ostirala, eguraldi ona, euskaraldia, Mungiako kaleak...
Ederki ibili ginen goitik behera Mungiako kaleetan barna.
Kantatu, giroa dastatu eta ondo pasatu.
Guztia euskaraz. Ze gehiago nahi dugu ba?

Musikaz blai bai baina gurea kantuaz eta euskaraz blai da.

Segi horrela urteetan!

Aurreko urteetako berriak: 2024

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:



2025/05/19

2025-05-18 Zumarragako Eitzagako jaietan kantujira

 

Norberaren ingurukoekin kantatu eta ondo pasatzea ederra da eta hori pasatzen zaigu Eitzako jaietara joaten garen bakoitzean.
Maitatuak sentitzen gara eta giro goxoa sentitzen dugu.
Honelakoak bizitzea ederra da eta urteekin gero eta gehiago baloratzen dugu.
Lan eskerga egiten duen ekipoa dago auzoetako jaiak aurrera eramaten eta horiekin gozatzea luxu bat da.
Hurrengo batean berriro!

Aurreko urteetak berriak: 20242023202220192009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:

2025/05/11

2025-05-10 Zugarramurdin kantujira

 

Duela urte batzuk Urdazubin egin genituen pare bat hitzordu. 

Aitzakia Urdazubi eta Zugarramurdiko lagunekin, Fernando Leteren inguruko jendearekin kantu bazkari bat egitea izan zen. Denbora joan zen, baita Fernando bera ere, baina aurten elkartzeko parada izan dugu.

Halaxe, bazkal aurretik Zugarramurdiko kale edo karriketan saio ederra egin genuen. Ondoren, Azketa jatetxean ederki bazkaldu eta orduak motz egiten diren bazkalondo horietako bat izan genuen.

Ederki pasa genuen eta beste behin ere mendi aldeko magiak harrapatu gintuen. 

Hurrengo batean gehiago, seguru baietz!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20162015   

Eguneko argazki batzuk hemen klik eginda

Eguneko bideo bat:


2025/03/02

2025-03-01 Elgoibarren ihauterietan kantujira

 

Aurtengo ihauterietan Elgoibarren egon ginen. Tenperatura baxuak eta giro epela aurkitu genuen. 
Haritz dantza taldeko jendea izan genuen lagun hasieratik bukaera arte eta ederki ibili gine. 
Eguerdiko giroak goruntz egin zuen denborarekin eta hortik aurrerakoak nola bukatuko zuen nork daki!
Ederki ibili ginen mexikarrez jantzita!!!!!

Aurreko urteetako berriak: 20232009,

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen 

Eguneko bideo bat:

2025/02/08

2025-02-05 Beasainen San Martin Loinazkoa

 

Urte asko dira Beasainen lehen emanaldia eman genuela.
Beti izan dugu publiko fidela eta ez du inporta asteguna edo asteburua izan, beti erantzun ona jaso izan dugu.
Goierrira joatea beti da plazerra eta aurten ere halaxe izan da.
Kantatzea eta euskaraz izatea da gure helburua eta horrela ondo pasatzeak betetzen gaitu.
Hurrengo batean gehiago!

Aurreko urteetako berriak: 202420202019201820172016201520122009

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat:


2025/01/17

2025-01-16 Berrizen San Antonio jaiak

 

Urteak dira Berrizen jotzen hasi ginenetik. Beti izan dugu harrera ona eta aurtengoan ere ez da bestelako izan.

Kalean negu giroa bazen ere, ateri eutsi zuen eta arbolaren igoerarako han izan genuen koadrilla ederra lagun.

Saio goxoak egin genituen eta honelakoez gozatzea baina ez zaigu geratzen. 

Hasi ziren San Antonioak eta ohitura edo tradizio batzuk ederki jarraitzen dute. 

Aurten panderojole koadrila izan genuen amaieran lagun eta kantuari dantzak eman zion txanda. Honela bai posible dela!

Ondo pasa jaiak Olakuetarrak eta Berriztarrak!

Aurreko urteetarako berriak: 20242023202020192018201420132010

Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen

Eguneko bideo bat: