2025/01/17
2025-01-16 Berrizen San Antonio jaiak
Bentazaharra (e)k argitaratua 19:00 e(t)an
Urteak dira Berrizen jotzen hasi ginenetik. Beti izan dugu harrera ona eta aurtengoan ere ez da bestelako izan.
Kalean negu giroa bazen ere, ateri eutsi zuen eta arbolaren igoerarako han izan genuen koadrilla ederra lagun.
Saio goxoak egin genituen eta honelakoez gozatzea baina ez zaigu geratzen.
Hasi ziren San Antonioak eta ohitura edo tradizio batzuk ederki jarraitzen dute.
Aurten panderojole koadrila izan genuen amaieran lagun eta kantuari dantzak eman zion txanda. Honela bai posible dela!
Ondo pasa jaiak Olakuetarrak eta Berriztarrak!
Aurreko urteetarako berriak: 2024, 2023, 2020, 2019, 2018, 2014, 2013, 2010
Eguneko argazkiak ikusteko klik hemen
Eguneko bideo bat:
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
Ez dago erantzunik "2025-01-16 Berrizen San Antonio jaiak"
Argitaratu iruzkina